viernes, junio 16, 2006

Globalizazioaren ondorioak.

- "Vía Campesina" munduko nekazaritza mugimendurik handiena da.
- AEBko miliziak
- Intermon Oxfam
- "Manos Unidas" bezalako talde erlijiosoak
- Japoneko sekta erlijiosoak
- Mexikoko indio zapalduak
- Foru sozialak
- Herri mugimendu antiglobalistak
-...

Denek dituzte helburu diferenteak, nahiz denek dauden globalizazioaren aurka. Intemon Oxfam bidezko komertzioaren barruan kokatutako erakundea da eta herrialde pobren ekoizleak laguntzen ditu, euren produktuak prezio zuzen batean ordaintzen dizkielarik. Haren ahulezi bat bere hedapen murritza litzateke, denda gutxi daude eta gutxik ezagutzen dituzte. Haren indarrra litzateke burutzen duten lana, protesta-lan hutsek ez bezala, ondorio onuragarriak dakarzkiola 3. Munduko ekoizleei.

Talde erlijiosoei dagokionez, horiek ere protestaz haratago ekintzak burutu ohi dituzte ("Manos Unidas", "Caritas"...), eta hori euren indarra bat da. Dirua biltzeko kapazitate handia dute, jendeak badakielako diru hori nora bideratuko den. Bestalde, euren ahulezia erlijioarekiko erlazioa litzateke, nire ustez. Kristau ez direnek nekez hartuko dute parte halako erakunde baten, 3. Munduko pertsonei emaniko laguntza mezu katolikoekin nahasten baitute, solidaritatea erlijioarekin identifikatuz.

Badaude talde batzuk, globalizazioaren aurkako manifestazioak eta protestak antolatzera dedikatzen direnak ere. Horiek ez dizkiote zuzenean onurak ekartzen globalizazioaren galtzaileei, baina bai, ordea, zeharka, globalizazioaren aurka egiteko oso garrantzitsua baita haren gaitzak ezagutaraztea, zalatzea. Hori dela eta erabaki dut nik blogean globalizazioari buruz idaztea.


Globalizazioak prozesu baztertzailea da, kapitalismo basatiak menderatutako prozesua. Herrialde garatu eta azpigaratuen arteko alde gero eta handiagoa sortzen du, errekurtso naturalen errauspena eragiten du eta kultura komertziala nagusitzen du beste edozein kultura lokalen gainetik.

Alde batetik, maila kolektibo baten, kapitalismoarekin eta globalizazioarekin munduak berregituraketa bat jaso du. Mundu mailan, esan bezala, herrialde garatuen eta azpigaratuen arteko diferentziak izugarri areagotu dira. Bestalde, gizarteen elkarrekiko dependentzia izugarri handitu da (arlo ekonomiko, kultural zein politikoan).

Batez ere, arlo ekonomikotik datoz larritasun handienak eta, beti bezala, herrialde pobreenei eragiten diote gehien. Globalizazioa, bereziki, prozesu ekonomikoa da, bidean beste gizarte-esparru guztiak inplikatu dituena. Kanpo zorra dela edo komertzioaren arau itogarriak direla, herrialde azpigaratuek herrialde garatuekiko izugarrizko dependentzia dute. Batetik, milioiak eta milioiak ordaindu behar dizkiete herrialde garatuei garai batetan tamalez hartutako mailegu batzuen erruz eta, bestetik, merkatuen agindu krudelen menpe dude. Herrialde garatuentzat ekoizten dute, baina guk nahi dugun beste, guk nahi dugunean eta guk ezartzen dugun prezioan. Gainera, etengabe ikusten ari dugu nolatan dirulaguntzak jasatzen dituzten produktu iparamerrikarrak edota europearrak, hain merke esportazten diren ezen produktu horien ekoizle nagusi diren herrialdeei ezinezkoa zaien haiekin lehiatzea. Izan ere, "Las Semillas de la Ira" bideoan esaten zen bezala, "los paises pobres cuanto más reciben menos tienen, cuanto más venden menos cobran, necesitan trabajar más para ganar menos...". Lotura globalak anitzak dira; baina batzuen eta besteen egoera zeharo desberdina da. Batzuek abantaila gehiagorekin jokatzen dute merkatu "librea" deritzon horretan (multinazionealek zuzentzen duten merkatu "librean")

Kulturari dagokionez, homogenizazio kultural baten aurrean gaude. Globalizazioak mundua puntatik puntara konektatu du. Mass mediei esker, denek jasotzen ditugu irudi berak, guztion gustuak, pertzepzioak eta lehentasunak markatzen dituzten irudi aukeratuak, subjektiboak. Askotan, botere ekonomikoak kontrolatutako irudiak dira, gainera. Entretenimendu hutsezko kultura zabaltzen da, kultur berezitasunak suntsitzen diren bitartean. Gainera, irailako 11tik aurrera, terrorismoarekiko beldurra hedatu nahi da, zeinak aliatuak edo etsaiak bilakatzen ditu pertsona guztiak. Hala ere, aitortu beharra dago hedabideen manipulazio itzela badago ere, oraindik nortasun kolektibo lokalak mantentzen direla neurri batean. Ohitura batzuk unibertsalizatu egin diren arren (janzkera, elikadura...) oraindik ohitura lokalak mantentzen dira (dantzak, hizkuntzak...). Gainera, globalizazioaz zentzu kritiko baten hitz egin ahal izateak adierazten du oraindik burmuina ez dugula guztiz janda, oraindik ez gaude George Orwell-ek deskribatutako "1984" baten.

Politikari dagokionez, demokrazia ordezkatzailearen printzipioak zabaldu dira, eta horiek hartu ez dituzten herrialdeetan ere, onartu egiten da printzipio horien baliogarritasuna. Baina okzidentek zabaldutako demokrazia, gizabanakoa gero eta parte hartze txikiagoara bultzatzen duen sistema da. Jende askok politika arrunt eta politikarienganako konfidantza galdu egin du, aldiz, beste bide politikoetarako joera ugaritu delarik (herri mugimenduak...).

Kontraesan ugari dago gizarte global honetan, hala nola, boterearen eta legitimazioaren arteko gatazka. Bai arlo politikoan (Europar Batasuna, Nazio Batuen erakundea...), ekonomikoan (Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundea, Europar Batasuna, Europako Merkataritza Askeko Elkartea, MERCOSUR, Munduko Bankuaren Erakundea, Nazioarteko Moneta Funtsa...) zein militarran (OTAN, NATO), lurralde edo kontinenteen integrazioarako erakundeak daude. Munduko erakunde boteretsuenak dira hauek (batzuk ez hainbeste, NBE-k ez baitu botere errealik), baina legitimazio demokratiko txikieneko erakundeak dira aldi berean. Nazioarteko erakundeak, estatuek sortzen dituzte, eta estauek euren burua erakunde haien agindura jartzea aukeratzen dute. Baina gehienetan herritarrek ez dute erakunde horietan parte hartzerik nahi ote dutenentz azaltzen, eta nahiz eta euren partehartzea onartu, geroagoko erabakietan ezingo dute deuz esan. Gainera nazioarteko erakundeen inguruko kontsultek ez dute partizipazio handirik, urrun geratzen diren erakundeak direla argi eta garbi islatuz (adibidez, Europako konstituzioaren inguruko erreferendum-ak). Azkenik, azpimarratu beharra dago gure eskuetatik eskapatzen diren hainbat erabakik (nazioarteko erakunde horiek hartzen dituzten erabakiek) gure bizitza eta ingurugiroa gidatzen dutela. AEB-tako politika industrialek mundu osoko ingurugiroa kaltetzen dute, baina soilik AEB-tako biztanleek aukeratzen dute munduaren jabe moduan jokatzen duen presidente estatubatuarra.

Globalizazioak portaera politiko kolektibora ekarri dituen aldaketa nagusietariko bat estatuen botere-galtzearena izan da. Estatuek arlo sozialeko zein ekonomikoen gaineko monopolioa galdu dute. Globalizazioaren aldeko indarren ondorioz, estatuek kontrolatzen ez dituzten kanpo indarrek eragiten dute herrialde bakoitzaren ekonomian zein politikan. Adibide hurbil bat aipatzearren, Europar Batasunarekin ikusten dugu nolatan estatuek Europako araudiara moldatu behar diren, haren aurka ezer egin dezaketelarik. Baina Europako herrialdeek ez daude soilik EB-aren aginduen menpe, baita Mundu Bankuaren menpe, Nazioarteko moneta Funtsaren menpe... daude baita zenbait kasutan beste herrialdeen menpe ere: AEBk markatzen dituen pauten menpe, edota Petrolio Esportatzaileen Herrialdeek markatzen dituzten petrolio-prezioen menpe... Lehen esan bezala, elkarrekiko dependentzia izugarria da. Batzuek besteen lehengaien menpe daude, beste batzuk besteen duirulaguntzen menpe (orain Palestinak bizi duen krisi egoerak argi erakusten du kanpo-dirulaguntzeekiko duen dependentzia)... Larritasun garaian (gerren ondorioz, hondamendi naturalen ondorioz...), gainera, areagotu egiten da interdependentzia hau.

Nazioarteko erakundeek, bereziki, estatuen ekonomi arloan eragiten dute, baina ez soilik. Europar Batasunak hainbat lege aldarrikatu ditu (eta orain konstituzioa idatzi berri du) eta Nazioarte mailako auzitegiak zein herrialde desberdinak biltzen dituzten auzitegiak dude baita ere: Haya-koa, Europako auzitegi desberdinak (Justizia Auzitegia, Giza Eskubideen Auzitegi Europearra...), Nazio Batuen Nazioarteko Justizia Auzitegia, "Corte Centroamericana de Justicia", "Corte Interamericana de Derechos Humanos", "Tribunal Internacional del Derecho del Mar", "Tribunal Penal Internacional para la ex Yugoslavia", "Tribunal Penal Internacional para Ruanda".... Gainera, Nazio Batuek onartutako lurraldeetan, indarkeria militarra erabili daiteke, herrialde batzuen subiranotasuna urratuz horrela (zehaztu beharra dago Nazio Batuek onartzen ez dutenean ere herrialde batzuek euren armada inposatu dezaketela beste herrialde batzuetan: AEBk Iraq-en egin duen bezala).

Baina nazioarteko erakundeak ez dira estatuei boterea kendu dioten bakarrak. Multinazionalek eta euren lobby ekintzek ere, izugarri ahuldu dute estatua. Estatuak ezin du gizaki orok lana izateko duten eskubidea bermatu, multinazionalak inolako kontrolperik gabe badaude. Gaur egun, multinazionalek haiek nahi dutenean euren fabrikak eskulan merkeagoko herrialdeetara eroan dezakete hamaika lanpostu bertan behera utziz (adibide gertuenak Nafarroako eta Gasteizko kotxe multinazionalena dugu). Multinazionalen botere ekonomikoa hain handia da ezen ingurugiroan, merkatuaren legean, eta hamaika gauzetan agintzen duten.

Bestalde, behetik eraginda ere galdu dute estatuek boterea; orain herri mugimenduen, sindikatuen... presioa dutelarik. Gizarte mugimenduek joera eta identifikazio berriak proposatzen dituzte. Esatuak, askotan, eskaera berriei aurre egin behar die, batzutan berauek arautzen dituelarik. Orain dela gutxi COPE-koek hainbeste kritikatu duten Genero Identitatearen Legea onartu du PSOE-k, pare bat hamarkada lehenago pentsaezina zelarik lege hori.

Globalizaioak dakarren beste portaera politiko kolektibo bat, sistema demokratiko okzidentalaren eta kapitalismoaren inposizioa da. Okzidenteko baloreen arabera epaitzen da mundua. Balore horiekiko kritikagarriak diren jokamoldeak deusestatzen dira eta berriak inposatzen saiatzen dira (komenigarria denean behintzat, izan ere, hemen betiko tiraniaren aurrean gaude: herrialde bat komertzialki laguna denean, berdin dio diktadura den, sarraskiak egiten dituen... baina etsaia denean, haren sisteman politiko ustela bota beharra dago, okzidenteko demokrazia marabillosoa ezartzeko). Honekin ez dut esan nahi herrialde askotako sistema diktatorialak edo monarkia absolutoak gaitzetsi behar ez direnik, baina zalatzen dudana da, alde batetik, soilik interes ekonomikoa daudenean gaitzetsi egiten direla eta, bestetik, sistema hurak indargabetzeko erabiltzen diren metodo militarrak (zeinetan zibil ugari hiltzen diren...) ez liratekeela bidea izan behar.

Globalizazioak dakarren beste gauza garrantzitsuenetariko bat, haren aurka altxatzen diren mugimendu eta korronteak dira. Globalizazioak dakarren kultur homogenizazioaren aurka, lokalismoen defentsa sutsua indartu egin da. Kapitalismo globalistaren aurka, alternatiba politiko berriak agertzen dira (latinoamerika ikusi besterik ez dago)... Beraz, esan daiteke globalizazioa hasi den heinean, globalismoaren aurkako jarrerak ere indartu direla. Globalizazioa zenbat eta bortitzago bihurtu, sortzen duen dikotomia eta gaitzespena are handiagoa da.

Ingurumenari dagokionez ere, globalizazioak erabaki globalak hartzea eragin du. Baina ezinbesteko erabakiak dira hauek, izan ere, ingurumenarena arazo globala da: hau da, AEBk kutsatzeak ez dio soilik berari eragiten, baizik eta mundu osoko ozono geruzari, egitez, beste lurraldeetako ozono geruza kaltetzen du gehiago berea baino. Eta ez du solik ozono geruza kaltetzen, baita desertizazioa, klima aldaketak, uholdeen ugaritzea... eragiten du ere. Fenomeno berri horren aurka protestatzeko, nazioarte mailako erakunde ekologistak sortu dira (baita herri mugimendu lokalak ere). Erabaki globalak hartzen dira (adibidez kyoto), baina borondatezkoak direnez, ez dute inposizioarako indarrik, herrialde guztiek ez dute zertan sinatu behar. Gauzak horrela, gerta daiteke gehien kutsatzen duen estatuetako bat, AEBk, ez dituela hitzarmen ekologistak sinatzen.

Jakina, esan beharra dago globalizazioak ez dakartzala aldaketa berdinak herrialde guztientzat. Estatuarteko sistema globalean (nazioarteko erakundeetan, auzitegietan...) denek ez baitute berdin parte hartzen (batzuek parte harzteko aukerarik ere ez dute). Nazio Batuen Erakundearen erabakiek, adibidez, beto eskubidea duten 5 herrialdeei ezer gutxi inposatu ahal izango diete.

Klase sozialei dagokionez, esan beharra dago jada ez dagoela nobleziarik edo burgesiarik, baina bai ordea klase enpresariala edo enpresario ez diren klase altuak eta klase baxuak. Orain klase ertainak inoiz baino kopurutsuagoak diren arren (okzidenten betiere, garapen bidean edo garatu gabe dauden herrialdeetan klase baxuak baitira nagusi).

Bukatzeko, zibilizazioen arteko talka aipatu beharra dago. Globalizazioaren ondorioz mundua txikitu egin da: lehen isolaturik bizi ziren zibilizazio desberdinak hurbildu egin dira. Erlijioa dela, ohitura desberdinak direla, edo dena delakoa, zibilizazioen arteko desadostasunak arazo larria bihurtu dira azkenaldian (batez ere mundu islamiarra eta mundu okzidentalaren artean), batzuetan desadostasunak gerrarako aitzaki bezala erabiliak baino ez badira ere. Globalizazioari esker, Holandan publikatutako karikatura bat (islamismimoaz trufatzen zena), Ekialde Hurbilera iristen da eta horrek hainbat hildako soertatzen ditu.

Baina, noski, nazioarte mailan gertatutako gerrak eta gatazkak zein nazioarte mailan hartzen diren erabaki guztiak, estatuei maila kolektiboan eragiteaz gain, indibiduei ere eragiten diote. Beraz, horien bidez globalizazioak ere aldaketak dakartza maila indibidualeko portaera politikora.

Alde batetik, globalizazioari esker hainbat pertsonen adimena ikaragarri zabaldu da. Beste kulturak eta ohiturak ezaguturik, tabu asko apurtu eta tolerantzia, multikulturalismoa... zabaldu egin dira. Baina beste kulturekiko interakzioak beste erreakzioak ere ekarri ditu. Zibilizazio desberdinen arteko talka areagotu egin den bezala, pertsona batzuen arrazismoa ere handitu da. Bereziki inmigrazioaren ondorioz, arraziosmo eta xenofobia zabaldu da, hainbat lekutako ultraeskuindarrek ekintza bortitzak bideratzen dituztelarik minoria batzuen aurka (eta batzuetan ez soilik minoria arrazialen aurka, baita arraza bereko talde baztertuen aurka ere). Izan ere, globalizazioarekin ondasunen zirkulazio askea zabaldu da, baina ez ordea pertsonen zirkulazio askea. Inmigrazioa oraindik "ilegala"-ren adjektiboa du, segun eta inmigrantea nungoa den eta nora doan, noski. Okzidentalek edonora mugitzeko askatasuna dugu, baina herrialde azpigratuetako edo garapen bideetako pertsonek ez dituzte mugimendu eskubide berak.

Eskubideak aipaturik, esan beharra dago baita ere, pertsona guztiek ez dutela eskubide berak lortu. Nazio Batuek igorritako Giza Eskubideak, teorian, pertsona orori badagozkie ere, errealitatean denen eskubideak ez dira berdin errespetatzen (Guantanamo bat existitzeak adierazten duen moduan). Bestalde, hainbat eskubide errespetatzeko ez du balio hurak ez-urratze soilarekin, aldiz, hurak egi bihurtzeko esfortsuak egin behar dira (adibidez pertsona oro elikadurarako duen eskubidea bermatzeko). Hau, gainera, ez da herrialde azpigaratuetan ematen den errealitatea soilik, gure artean ere eskubide anitz urratzen direlako, salbuespen egoerak sortuz, edota, esan bezala, beharrezko bideak ez jarriz eskubide horiek bermatzeko. Estatu espainiarrean bertan, konstituzioaren 47. artikuluak hurrengoa dioen arren, milaka pertsonek ez dute gurasoen etxea usteko aukerarik: "Todos los españoles tienen derecho a disfrutar de una vivienda digna y adecuada. Los poderes públicos promoverán las condiciones necesarias y establecerán las normas pertinentes para hacer efectivo este derecho, regulando la utilización del suelo de acuerdo con el interés general para impedir la especulación. La comunidad participará en las plusvalías que genere la acción urbanística de los entes públicos". Legeak lege baino ez dira, hain goren eta ukiezina den konstituzioa bada ere.

Globalizazioarekin bizi estilo zehatz batzuk zabaldu egin dira: elikadura ohitura txarragoak zabaldu dira, kontsumismoa zabaldu egin da, markismoa, indibdualismoa... Indibidualismoari dagokionez, horrek aldi berean gizakiak talde berrien kide sentitu nahi izatera bultzatu ditu, elkartasun-lotura berriak bilatzen direlarik.

Globalizazioak alderdi positiboak ere baditu, jakina: munduko beste puntako pertsonekin bat-batean komunikatu ahal izatea, edozein herrialdeko gertaeren berri izatea, internet-en abantailak (denok abantaila horietaz ezin dira baliatu, ordea), txerto bat asmatu eta mundu guztiara zabaldu ahal izatea... Nahiz eta azken horren inguruan zalantzak ditut nik. Izan ere, botika-enpresen jokabideak ez ohi dira munduko gaitza guztiak sendatu nahi duten horietakoak, euren patenteen gaineko lizentziak ukatzearekin adierazten duten bezala.

Baina alderdi positibo horiek ezin dute estali globalizazioa ekarri dituen hamaika zorigaitz. Globalizazioak ahalbidetzen du herrialde aberatsenek milioiak eta milioiak biltzea herrialde pobreagoen mesedetan, aldiz, dirutza ikaragarriak baliazten dira gerra egiteko pobreziarekin akabatzeko erabili ordez. Gaurko mundu globalizatuaren hainbat gaitz argi eta garbi ikustearren, hainbat datu enpiriko:

- Munduko biztanleriaren %12-a munduko kontsumoaren %60 egiten dute.

- Zerealaren merkatuaren %80-a 3 enpresek kontrolatzen dute (merkatu librea??)

- Botiken enpresek 3. Munduko herrialdeetan egiten dituztenak, itzelak dira: Alde batetik, gaixoek beharrezkoak dituzten sendagaien gaineko patenteak dituztenez, beste enpresek ezin dute sendagai horiek ekoitzi herrialde txiroetan merkeago zabaltzeko. Bestetik, hainbat zalaketa egoten dira sendagai berrien frogak egiteko 3. Munduko pertsonez baliatzen omen direlako hainbat enpresa, txiroak animaliak bailiran tratatuz.

- Herrialde garatuetatik, genetikoki eraldatutako haziak zabaltzen dira herrialde azpigaratuetan. Nekazari askok hazi hauek erosten dituzte, zeinak oso garestiak izateaz gain, dependentzia ikaragarria sortzen dute. Izan ere, antzuak direnez, ezin dira hurrengo uztetan erabili eta, ondorioz, urterik urte erosi egin behar dira, familien elika-bideak arriskuan jarriz. Eta zer esaterik ez, genetikoki eraldatutako hazi horien osasun ziurtagiri zalantzakorrei buruz.

- Kanpo zorra: Herrialde azpigaratuen garapena ekiditzen duen oztopo larria da. Herrialde pobreek euren biztanleen garapenerako erabili beharko luketen dirua kanpo zor itogarriak ordaintzera bideratzen dute. 70ko hmarkadan Iparraldeko herrialdeek %4-5-ko interes tasan maileguak eman zizkieten herrialde pobreei, baina finantza krisia sortu bezain laister, herrialde hauek euren interes tipoak izugarri handitu zituzten, herrialde zordunen maileguen interesak %16-18 inguruan kokatu zirelarik. Herrialde pobreek gehiago produzitzeari ekin zioten, zorrak ordaindu ahal izateko, baina horrek merkatua lehengaiez gaineztatu zuen, prezioen beherakada eraginez. Horrek gauzak larriagotu zituen eta 1968an zorrek 50 milio dolar suposatzen bazituzten, 1980an 600 milioi dolar suposatzen zituzten. Gaur egun, herrialde pobreen zorra 2,4 milio dolar inguru kokatzen da. Herrialde zordunek euren BPG-aren %1.3-a bideratzen dute zor hauek kitatzera eta herrialde aberatsek, aldiz, ez dute euren BPG-aren %0.7-a ere garapenerako laguntza moduan bideratzen. Honduras-eri, zehazki, 90 milioi dolar mailegatu zitzazkion 70ko hamarkadan, presa hidroelektriko bat egiteko. 1997rako 250 milioi dolar ordaindu zituen, soilik interesak suposatzen zuelarik hori. Oraindik hasierako 90 milioiak ordaindu behar ditu. Espainiak, guztira, 9.825 milioi euro barkatu beharko lieke herrialde zordunei. Guztiz bideragarria da kanpo zorra zeharo barkatzea, ez balego horretarako dirurik, Irakeko gerra egiteko ere ez bailegoke.

- AEB-tan ekoiztutako azukrea, Honduras-en ekoiztutakoa baino merkeagoa da, AEB-tan diru-laguntzak baitituzte. Eta logika hau beste hamaika produktuei aplikatu dakioke.

- AEB-tan soilik kosmetikoetan gastatzen den dirutzarekin, oinarrizko hezkuntza unibertsalizatu zitekeen. Gastu militarraren %1-eko murrizketarekin, munduko ume guztiak sartu zitezkeen eskoletan. Europako izozki kontsumoak suposatzen duen diruarekin, herrialde pobreetako ur, elikadura eta osasun gabeziak konpondu zitezkeen.

- Munduaren heren batek opulentzian bizi den bitartean, beste bi herenek pobrezian bizirauten dute. Era eta maila askotako pobrezia da hori: ur edangarria faltan izateagatik gaixotutako pertsonak; txarto elikatutako umeak, hirietako kaleetan zehar eskale dabiltzatenak; lan- eta sexu-explotazioa; errefuxiatuak, baztertuak eta inmigranteak; analfabetismoaren ondoriozko baztertuak; HIESA duten gaixoen bazterketa...

- Herrialderik aberatsenaren eta pobreenaren arteko distantzia 11tik 1erakoa zen 1913an; 35tik 1erakoa 1950an; 44tik 1erakoa 1973an; 72tik 1erakoa 1992an eta 74tik 1erakoa 1997an.

- Egunero 3.000 emakume eta ume, giza trafikoaren merkatu ilegalaren biktimak dira: lanerako giza trafikoa, sexurako trafikoa eta baita aberatsen organo-trasplanteetarako gizakien trafikoa. Datu ikaragarriak dira, adierazten dutenak pobreak zaborra bailiran tratatzen dituztela haien gainetik daudela uste duten aberatsek.

- 6ko eskala duen terremotoak 3 hildako sortzen ditu San Frantziskon eta 30.000 Turkian.

- Teknologia berriek aurrerakuntza izugarriak dakartzate, baina ez denei. Munduko biztanleriaren %50-ak ez du bere bizitza osoan dei telefoniko bat ere egin.

- Munduan 840 milioi pertsona gosea pasatzen dute, zeinetatik 799 milioi 3. Munduan bizi dira.

- Herrialde garatuen barnean ere diferentzia handiak daude batzuen eta besteen artean. Estau Espainiarrean, adibidez, gazteen artean %20ko langabezia dago, %50ko lan-aldikotasuna, hamaika lan-istripu, etxebizitzarako aukerarik ez (aberats ez bazara edo 50urtetan zehar hipoteka itogarri bat ordaindu nahi ez izanez gero, behintzat)...

Azkenik, "El Libro Negro de las Marcas" liburuan agertutako hainbat datu aipatuko ditut, zeinak globalizazioaren ikuspegi are ezkorragoa erakutsiko duten.

- 14 urtetik beherako 12 milioi ume lan egiten dute (explotazio pean) okzidentek erosten duen arropa, jostailuak edo ordenagailuak ekoizten.

- Indonesian emakumeak lanetik kanporatu egiten dira hilekoa dutenean, denbora gal ez dezaten komunera joaten; jakina, egun horietan ez zaienez ordaintzen, emakume askok lanera joaten saiatzen dira, horretarako arropa zabal eta beltzak jansten dituztelarik odol markak estaltzeko (konpresarik erosteko dirurik ez baitute).

- Addidas, Nike, Reebook, H&M, KRAFT, Chicco, Samsung, Siemesn, Exxon mobil, Mc Donald´s, Nestle, Coca-Cola, Supermercados ALDI , Deutsche Bank, farmazeutikak orohar (Bayer, Boehringer, Ingelheim...), Mitsubishi, Mercedes, ELF, etab. etab. oso negozio zikinak egiten dituzten egundaka enpresen izen batzuk dira. Langileak lan-baldintza penagarrietan mantentzen dituzte, 16 ordutako lanaldiak, soldata miserableak, akoso sexuala, eskubiderik eza, higienerik eza.... Ez ditut denen azpijokoak zerrendatuko, baina ideia bat egitearren. 3 adibide:

1) Chicco multinazionaleko fabrika txinatarra batean sute bat gertatu zen 1993an. Bertan 87 langile hil egin ziren, lehioak barroteak zituztelako eta soros-irteerarik ez baitzegoen (langileen lapurretak ekiditzeko neurriak ziren hauek).

2) Enpresa askok konflikto armatuak finantzatzen dituzte, bide eta arrazoi ezberdinengatik. Esate baterako, hainbat enpresek (Bayer adibidez) tantalo izenko lehengaia (produktu teknologikoetarako) erosten diote Congoko miliziei, horrekin kongoko gerra finantzatzen dutelarik

3) Nestle, munduko elikadura enpresarik handiena. Enpresa honek, lan explotazioa egiteaz gain, 3. Munduan eskrupulurik gabeko kanpaina mediatikoa burutu du: amak euren umeei titia ematari uztera bultzatzen zituen iragarkiak igorri zituzten, gero haien artean euren hauts-esnea banatzeko. Hasiera baten dohanik banatzen zuten hauts-esnea, amek titia emateari uzteko, gero ama horiek esnerik gabe geratzen zirenean derrigorrez produktu horiek erosi beharko zituztelarik. Gainera, aipatu beharreko datua da urtean 1.5 milioi ume hil egiten direla ur ez-edangarriarekin esnea nahasteagatik. Gaur egun, Nestlek amaren esnea umeentzako produkturik egokiena dela jarri behar du bere esne produktuetan, baina 3. Munduko ama gehienek ez dakite irakurtzen...

Honek guztiak erakusten digu kontsumo arduratsua egin beharra dagoela, opulentzian erori gabe eta enpresa ekoizlen jokabideetan erreparatuz.

jueves, junio 08, 2006

Artículo 47, Constitución Española

"Todos los españoles tienen derecho a disfrutar de una vivienda digna y adecuada. Los poderes públicos promoverán las condiciones necesarias y establecerán las normas pertinentes para hacer efectivo este derecho, regulando la utilización del suelo de acuerdo con el interés general para impedir la especulación. La comunidad participará en las plusvalías que genere la acción urbanística de los entes públicos"

lunes, mayo 15, 2006

Abiadura Handiko Trena

Euskadiko AHT-aren istorioa 8Oko hamarkadaren amaieran du jatorria, Madrileko gobernuak Abiadura Handiko Trenak hedatzea proposatu zuenean. Lehenengo trenbidea Madril- Sevilla (1992ko Expoarako sortua) izan zen eta horren atzetik beste batzuk etorri ziren. Mundu mailari dagokionez, lehenbizikoa Tokio-Osaka trenbidea izan zen, Tokio-ko Joku Olinpikoak zirela eta, 1964an sortua. Europa mailan 1981an jaio zen, Paris-lyon trenbidearekin. "Y vasca" deritzona, TEN (Redes TransEuropeas) deritzonaren diseinua izan da (ez Euskadiko gobernuarena, honekin autonomia gehiago lortzen dugula esaten digutenean sinestarazi nahi diguten moduan). Nahiz esan beharra dagoen gerora Europak proiektua bere lehentasunen zerrendatik baztertu zuela (dirua, beraz, baztertu zuela).

1998an Euskadiko AHT-aren kontrako alegazioetarako epea bukatu zen (orain ematen ari zaio bonbo gehiago hedabideetan, jada zer egiterik ez dagoenean).

2002. urtearen amaieraldera estudio geoteknikoak burutzen hasi ziren, eta sorkuntza proiektuen erredakzioa egin zen ondoren. PP-ren gobernuak Euskadiko AHT-aren lehenengo obren lizitazioa eman zuen, baina gobernu aldaketarekin, obrak atzeratu egin ziren.

Ustez 2010. urterako eraikita egon beharko luke, baina politikoek beraiek aitortu bezala, epe hori betetzea zaila izango da.

Trenbidea eraikitzeko EAJ-k eta PSOE-k adostutako formula hurrengo da: Gipuzkoako lurraldeko zatia Euskadiko gobernuak eraikiko du, Bilbo-Gasteiz zatia Estatu Espainolaren eskutan geratuko delarik. Aurrekontua Madrileko gobernuak jarriko du, Euskadik dirua aurreratuko badu ere (kontzertu ekonomikoak ezarritakoaren arabera).

Antzerako zerbait egingo da Nafarroako korredorearekin (AHT-rekin lotura izango duena): Nafarroako gobernuaren aurrekontua erabiliko da obrak egiteko eta, gero, Madrileko gobernuari urtero egin beharreko ordainketatik deskontatuko da dirua, Nafarroako konbenioaren arabera.

Sei geltoki aurreikusten dira: Bilbao-Abando, Gasteiz-dato, Irun, Donostia-Iparra, Ezkio-Itxaso (Gipuzkoako Goierrin) eta Eubako Durangoaldean.

Batzuek, besterik gabe, ezetza ematen diote proiektuari haren beharrik ikusten ez dutelako. Beste batzuk "Tren Soziala"-ren alternatiba aipatu egiten dute, baina proiekturik garatu gabe. Nik ez dut uste bidaiariak lekualdatzeko tren azkarrago baten beharra dugunik, izatekotan errepideetatik kamioiak kentzeko beharko genuke eta hori lortuko ote den zalantzagarria da (gainera, nahiz eta hiriburuetara trenez heldu, gero tokian tokiko deskargak egiteko kamioiak erabili beharko lirateke).

EAEko bidaien %97-a eskualdeen artekoa izaten da eta soilik %0.45-a hiriburuen artekoa. Gainera, jada existitzen diren garraiobide publikoen abiadura ez da hain motela. Bestalde, Ezker Batuak zalatu zuen bezala, kapitalen artean ematen den lekualdatze gutxi horien %33-a ikasleen lekualdatzeak dira eta hauek, jakina, ezingo dute 18 euro inguru kostatuko duen bidaia egunero ordaindu (18X2=36 euro egunero).

Gastatuko duten dirutza ikaragarriarekin (6.000 milioi euro inguru) dagoeneko existitzen den garraio publikoa doakoa jarri liteke (horren ordez, Bizkaibusek joan den astean bigarrenez igo ditu bere tarifak urte bakarrean), edo zerbitzuak handitu (autobus eta tren gehiago jarri, autobusa eta trenaren ordutegiak zabaldu gauean lan egiten duen jendeak erabili ditzan...). Baina, jakina, dirutza hori denontzat ez da gastua izango, enpresa batzuk euren poltsikoak beteko baitituzte diru publikoari esker (eta ziur asko enpresa horien lobby-a dago proiektu honen atzean) eta, bide batez, alderdi batzuen kutxak ere.

Gastu ekonomikoaz gain, AHT-ari egin ahal zaizkien kritika nagusiak hurrengoak dira:

- Inpaktu ekologiko izugarria inzango du: Kontutan izan da Euskadiko paisaia mendiz beteta dagoela, inpaktua ikaragarria izango da. 128 km hartuko dituen tunel sare bat, 55 zubi (4.760 metro), 4.020 metro lubeta, 4.400 metroko luerauzi, mendietako ebakidurak,... orografia zeharo aldatuko du trenak, horrekin batera ekosistema ugari txikituz (eta bertoko animaila ugari hilaraziz). 230 km/orduko abiaduran joateko diseinatuta dagoenez, bihurgune oso zabalak eta aldapa oso txikiak behar dira, beraz, lurzail gehiago sapustu beharra. Ibilbidea egiteko lur masa handiak alde batetik bestera mugitu beharko dituzte. Ateratako zoberakinak uzteko zabor biltegiak egin beharko dituzte (830.000 metro karratu inguru zabortegietarako). Bestalde, AHT-aren kontsumo energetikoa bidaiari bakoitzeko hegazkinaren antzerakoa da, eta erabilitako lurzoruari dagokionez, autopisten antzerakoa. Trenak beharrezkoa duen energia kantitateak lortzeko zentral nuklearretara jo beharko da. Neurri txikiagoan energia hori lortzeko beste zentral mota batzuk erabiliko dituzte ere, hala nola, gas naturalekoak, hidroelektrikoak, erregai fosilekoak... Zentral horietako gehienek ingurunea kutsatzen dute. Gainera, ezin ahaztu trenaren ibilbidea eraikitzeko isuriko diren pestizidak, erabiliko diren lehergaiak, hozteko sistemak... Jakina AHT eraikitzeko lehengai ugari beharko dira eta, ondorioz, harria, basaltoa, porlana... eskuratzeko kanteren gainesplotazioa emango da.

- Gizarteari ez dakarkio onurarik: Kapitaletan soilik ditu geltokiak eta, beraz, ez ditu herriak lotzen.

- Gainera, hiriburuekiko mendekotasuna areagotuko du. Hiriburu handietara ekintzak lekualdatzen dira, 1. sektorean galerak sortaraziz eta hiriaren eta baserriaren arteko desberdintasunak areagotuz. AHTak produkzioaren deslokalizazioa areagotuko du, izan ere, nazioarteko garraioa ziurtatu egiten zaie multinazionalei. Honek Euskadin lanaren prekarietatea eta langileen eskubideen urraketa ekarriko du, eskulan merkeagoko herrialdeekin konpetentzia egin beharra argudiatuko baita.

- Osasun kalteak ere ekarriko ditu: Trenaren abiadura handiek zaratak eta dardarak eragingo dituzte (kutsadura akustikoa), trenatik hurbileko auzokoek ondorioak pairatu beharko dituztelarik. Trenak mugitzeko beharrzkoak dituen 25.000 vatioko energiak eremu elektromagnetikoak sortuko ditu haren inguruan. Inpaktu bisuala ere emango da, paisaiaren degradazioa dela eta.

- Ustez errepideetako trafikoa murriztuko bada, nola azaldu liteke Supersur eta A-1 autopisten sorrera edo A-8-ren zabalkuntza? Bada, trafikoa murriztu ezezik trafikoa areagotuko duelako, izan ere, eskaintza handitu egiten denean eskaria ere handitu egiten da.

- Errentaren birbanaketaren gaineko ondorio ezkorrak izango ditu, herritarrok ordainduko baitugu eta elite murritz batek erabiliko baitu.

- Proiektua aurrera eramateko izan duten moduaren inguruko hainbat kritika ere daude: proiektuaren diseinuan parte-hartzeko aukerarik ez, aurkeztutako alegazioen baztertzea (1.600 alegazio inguru aurkeztu dira), desinformazioa, manipulazioa... Izan ere, gobernuak etengabe mezu positiboak igorri ditu, askotan gizarte osoa horietan inplikatru duelarik, gainera ("La sociedad dice sí al TAV", adierazpen guztiz faltsua, izan ere, gizarteko benetako adierazpen bakarrak herri ekimenetatik, sindikatuetatik... etorri dira eta AHT-ren aurkakoak izan dira). Errealitatean ez da interes orokorreko proiektua, hainbat talde ekonomiko eta politikoen interesekoa bazik.

"Asamblea anti-TAV" elkarteak urrunago doa bere kritiketan, ez baitu AHT proiektu isolatu bat bezala kritikatzen, baizik eta gaur egun nagusi den eredu sozio-ekonomiko-aren ondorio bezala. Izan ere, haien ustetan, garraioa (gainontzeko sektore ekonomiko guztiak bezala), gizartearen ereduaren eta interesen araberakoa da.

EAE nazioarteko merkantzien garraioarako gune garrantzitsu bihurtu nahi da, "gran plataforma logística Atlántica" delakoaren baitan. Horrek esan nahi du trafikoa murriztu ezezik, trafikoa areagotu egingo dela. Merkatu bakarrak, merkantzien garraioaren areagotzea dakar, eta areagotze horri konponbidea eskeini ordez, AHT-ak garraio fluxu hori martxan jarrai dezan bitartekoak jartzen ditu.

Obra erraldoi batzuk gure poltsikotik ordainduko ditugu, gure herriari onurarik ekarriko ez badio ere.

Eusko Jaurlaritzak burututako inkesta baten arabera, inkestatuen %75ek AHT-a beharrezkoa dela uste du. Proiektuaren ezagutza mailari dagokionez, %82ak AHT-az zerbait entzun dutela aitortu du, %51ak eztabaidatzeko ezagutza nahikorik ez duela aitortu du eta inkestatuen %63.4ak informazio falta salatzen du. Hau da, gizartearen erdiak ez du proiektua ezagutzen, beraz, AHT-a beharrezkotzat jotzen duten biztanleen %75-aren kopurua hutsala da.

Gobernutik AHT-aren ustezko abantailak azpimarratu besterik ez da egiten, gauzak horrela, haren beharra justifikatzeko hurrengo adierazpenak egiten dituzte:

- Bidaiak motzagoak izango dira: Donostitik Bilbora 38 minutu (gaur, trenez, ordu bat eta 38 minutu. Baina talgoan 42 minutu). Donostitik, Gasteizera 24 minutu (orain, trenez, ordu t'erdi baino pixkat gehiexeago). Madrilera iristea, ordea, 2 ordu eta 15 minutu eramango ditu AHT-arekin. Horrek herritarren aisiladia handituko duela azpimarratzen dute.

- Kyotoko protokola betetzen lagunduko dutela baieztatzen dute AHT-aren aldekoek, egunero 1.200 kamioi eta 5.400 auto errepidetik kenduko omen dituelako. (Baina ez du bestelako aipamenik egiten, esate baterako, zenbat nekazaritza lur suntsituko dituen, tunelak eraikitzeko zenbat mendi txikituko diren, zenbat argi indar beharrezkoa den AHT funtzionatzeko...).

- Gobernuaren kalkuloen arabera, 5 urtetan zehar 9.000 lanpostu sortuko dira, horietatik 6.100 zuzenak izango liratekeelarik (ez ditu aipatzen, ordea, desagertarazioko dituen nekazarien lanpostuak). Bestalde, euskadiko lehiakortasuna eta esportazio ahalmena handituko omen da, 2010tik aurrera urtero BPG-aren %0.61ko igoera ekarriko duelarik hori.

-Egun daukagun trenbide sarea ez du Europakoarekin lotzeko balio, trenbidearen zabalera ez baita berdina. AHT-rekin Europako sareekin bat egitea posible izango da.


Hainbesteko garrantzia duen gaia izanik, AHT-aren inguruko debatea maila guztietara luzatu beharko litzatekeela uste dut. Ondorio ekonomiko handiak izango ditu, diru mordoa erabiliko baita eta, ondorioz, diru hori beste edonon inbertitzeari utziko zaio (beste garraioetan, beste beharrizan sozialetan...). Biztanleen dirua inbertituko denez, jendeak ezagutu beharko luke proiektuaren nondik norakoak. Gainera, inpaktu ekologikoa, akustikoa, paisaiaren degradazioa, bizi maila-ren kalitatearen murriztea, nekazal lur ugariren desagerpena... ondorio larri eta ugariegiak dira era ezkutu baten (edo, behintzat, eztabaidarik gabeko era baten) halakorik aurrera eraman ahal izateko.

EUDEL elkarteak zer esana izan beharko luke, jakina, udaletxeek bai proiektuaren alde edo kontra egiteko nola euren ustez beharrezkoak liratekeen proposamenak plazaratzeko. Adibidez, trena kapitaletan geratzeaz gain, beste hainbat geltoki izatearen beharraz mintzatzeko... Parlamentuan, noski, gaiak lekua izan behar duela ukaezina da, baina kasu honetan parlamentuaren gehiengoa alde egonik, debatea gehiegirik gabe gehiengoaren norabidea hartu da. Kasu horretan normala deritzot, niri proposamena pertsonalki gustatu ez arren, parlamentuan talde gehienek alde badaude, oposizioa beste sektoreetatik iritsi behar delako; hain zuzen ere, sindikatuetatik, herri kolektiboetatik, unibertsitarioen protestengandik... eta, nola ez, hedabideetatik. Hedabideek ezinbesteko garrantzia dute debate horren hedatzaile diren (edo izan beharko luketen) heinean.

Hainabat herri kolektibo ("AHT gelditu!", "Baga Boga" plataforma, "Araban No TAV" plataforma, "Asamblea anti-TAV"...) mugitu egin dira, baina ez da lortu jendetza kopuru handiak biltzea, ez da egin manifestazio erraldoirik eta, beraz, egin diren ekintzak ez diote presioa suposatu gobernuari. Horren errudun nagusien artean komunikabideak kokatzen dira, gaiari beharbesteko garrantzia eskeini ez diotelako, telebistan eman zaion trataera gainetikoa eta propagandistikoa izan delako...


Jendeak gaia kritikatu ezin izana aitortzeak (ezagutza faltagatik) aski argi erakusten du informzaioari dagokionez egon den hutsune larria. Dimentsio hauetako erabakiak gizartean ezagutarazi behar dira, debate soziala ahalbidetuz. Kontrobersia handia sortzen duen gaia bada, gainera, kontsulta publikoa egitea (loturapekoa) posible litekeela uste dut, baina betiere gizartea ongi informatu osteko urratsa liteke hori. Izan ere, momentuz AHT-ren ibilbide zehatzik ez da helarazi, afektatutako jabeei emango zaizkien indemnizaioez ez da ezer esan, zeintzuk izango diren ondorioak paitratuko dituzten lurren zerrenda zehatzik ez da igorri (ezta administrazio kontseiluei ere)... Beraz, telebistan presentzia handiagoa izan beharko luke gaiak, egunkarietan lehentasuneko orrialdeak eskeini, kalitateko informazioa izan (ez propagandistikoa)... eta, ondoren, kontsulta.

viernes, mayo 12, 2006

Kultura politikoa Euskadin eta Venezuelan: konparaketa.

Herrialde baten kultura politikoa bertan ematen diren sozializazio bideen ondorioa da (familia, eskola, lana, hedabideak, sindikatuak, enpresarioak, eliza, armada, alderdi politikoak, gizarte klaseak, herri mugimenduak…), baina, batez ere, sozializazio politikoaren ondorio. Horrek, jakina, ez du esan nahi, herrialde baten nagusi den kultura poltikoa besterik ez dagoela, horrekin batera azpikulturak eta kontrakulturak era aurkitu daitezkeelako. Baina bi herrialde hauen kultura politikoa alderatzeko, bertan nagusi diren korronte poltikoak, izaerak… haintzat hartuko ditut horiek baitira menperatzaileak (Marx-ek zioen bezala, klase batek bestearen gaineko botere materiala zein izpirituala (ideologikoa) ezartzen baitu).


► Estatu mota:
Venezuela: errepublika federala da (1961ko konstituzioatik). Espaniarekiko independentzia 1811an lortu zuten, Kolonbiako Errepublika osotuz Nueva Granadarekin (Kolonbia) eta Quitorekin (Ekuador). Venezuela Kolonbiatik independente bihurtzen da 1831an (horretan mugimendu separatistek eragin handia izan zuten).

Euskadi: Estaturik gabeko nazioa da. Espainiako estatu monarkikoaren barne dago, baina askok hori onartu ez eta independentzia eskatzen dute.


►Kultura:
Venezuelako kultura 3 kulturen arteko nahasketaren ondorioa da: indigena, afrikarra eta espainola. Lehenengo biak, gainera, tribuen araberako azpikulturetan banatzen ziren. Transkulturazio prozesu baten ondorioz, gaur egungo egoerara iritsi ziren. Indigenen influentzia, hiztegiko hainbat hitz eta gastronomiara mugatzen da. Antzekoa gertatzen da kultura afrikanoen ondaerarekin (hauek, gainera, musika, tanboreak, utzi bazuten ere). Bereziki, espainiolen kulturak izan zuen eragina Venezuelan, batik bat, Andaluziako eta Extremadurako pertsonenak, izan ere, bertokoak ziren Venezuelako kolonietan zeuden espainol gehienak. Espainolek musika, arkitektura, hizkuntza, erlijio katolikoa, zezenketak... utzi zituzten.

Beno, esan beharra dago indigenen talde minoritario batek euren kulrura ia ukigabe mantentzen dutela, baina gutxienak dira (hiritik urrun bizi direnak), izan ere, beste kulturekiko harremanak transkulturizazio prozesu sahietsi ezina sortzen dute.

Euskadiko kultura, orokorrean, kultura okzidental kapitalistan barneraturik dago, maila ikontzientean den kasuetan bada ere (kapitalismoaren aurkakoak garenok ere haren bizimoduaren partaide gara). Maila zehatzago baten, euskaldunok estatuarekiko diferentea den nortasun bat dugu, historikoki, antzinatik, datorkiguna: elikatze ohitura batzuk, kirola mota batzuk (esku pilota...), dantzak, musika... herri folklorea azken finean.


►Politika:
Venezuelan, Hugo Chavez da presidentea eta parlamentua kolorebakarrekoa da. Gaur egun, Chavistek sortutako 1999ko "Constitución de la República Bolivariana de Venezuela" dago indarrean, zeinak desentralizazioa, soliraditatea, justizia soziala, herrien autodeterminazioa... aipatzen dituen. Konstituzioari Venezuelako biztanleen %80-ek eman zioten onarmena (Euskadin, ordea ezezkoa eman zitzaion 1978ko Espaniako konstituzioari, beraz, alde horretatik, diskonformitatea nabariago da Euskadin).

Venezuelan estatua da nagusi, bizitzaren arlo gehinetan hartzen du parte, baita ekonomian ere. Lana sustatzea helburu nagusien artean dago eta, izatez, administrazio publikoak langile ugari hartzen ditu xede horrekin (askotan beharrezkoak ez diren arren). Gainera, Estatuak, konstituzioaren arabera, enpresa txikia eta ertaina bultzatzen du.

Venezuelan Gomez-en diktadura egon zen 1908-1935 bitartean eta Pérez Jiménez-ena 1952-1958 bitartean.

60ko hamarkadan zehar doktrina marxistak, indigenak, iraultzaileak... inadar handia izan zueten. 70ko hamarkadetan ideologia horien beherakada etorri zen, gaur egun horien berragertze txikia eman den arren. Bestalde, marxismoaren influentziaren beherakada horrek katolisizmoaren gorakada azaldu lezake: izan ere, marxismoaren doktrinak jendea maila ezpiritualean betetzen bazuen, horren desagertzean sinesmen erlijiosoaren gorakada etorri zen.

Chavez-en mezua, korrupzioaren aurkakoa, nazionalista, demokraziaren aldekoa... aberatsen aurkako alternatiba bezala aurkeztu zen pobreen artean. Gauzak horrela, MVR-aren inguruan (Movimiento V República, Chavez-ek 1997an sortutako alderdia) Polo Patriótico izeneko frentea sortu zen, non Venezulako ezkerra bildu zen: Venezuelako Alderdi Komunista (PVC), Patria Para Todos (PPT) erakundea...

1998an Hugo Chavez-ek (Polo Patriótico alderdiak) hauteskundeak irabazi zituen, pobreen aldeko eta aberatsen kontrako diskurtso populista batekin (garai hartarako partidu tradizionalek oso narrioturik zeuden). Ordutik gero, herriak behin baino gehiagotan berretsi dio konfidantza (konstituzioa onartzean, adibidez), baina burgesiak zein enpresarioek (baita hedabide pribatuetako kazetariek), ordea, haren aurkako jarrera agerian utzi dute. Oposizioaren protestek (oposizioko 5 taldeak plataforma baten bildu ziren: Coordinadora Democratica) 2004ko abuztuaren 15an erreferenduma ospatsea eragin zuten, herriak Chavez-ek gobernuan jarraitzea nahi ote zuen adieraz zezan. Izan ere, 2002ko apirilaren 11an estatu kolpea eman zuen oposizioak, Chavez bi egunez boteretik kentzea lortu zutelarik, baina Chavez berehala kontrakolpea eman eta boterea berreskuratu zuen. Hortik aurrera oposizioaren protestak jarraitu zuten (baita Chavistenak ere) arik eta erreferenduma egitea beharrezkoa egin zen arte. Gero, erreferendum-aren emaitzekin, oposizioa isilarazi zuen eta, gainera, erreferenduma ostetik oposizioa banandu egin zen. Erreferendum-ean partizipazioa % 69.92 koa izan zen eta, horietatik, %59.10-ek Chavez-en alde egin zuten (% 40.64 kontra).

Gainetik aipatuko dut, erreferenduma egiteko beharrezkoak ziren sinadurak lortzeko prozesuan hainbat eskandalu egon zela (batzuek zioten sinadura faltsu ugari egon zirela, besteek sinadura baliagarriak alboratu zituztela…). Baina grabeena sinadura horien publikazioa izan zen eta, betiere oposizioaren esanetan, Chavez-en aurkako sinatzaileen despiduak administrazio publikoetatik. Hemen badirudi ez batzuek ez besteek ez zutela guztiz garbi jokatu, izan ere, enpresa pribatuek ere euren langileak bortzatu omen zituzten Chavez-en aurkako sinadura eskeintzera.

Erreferendum horren ondorioak, oposizioaren baretzeaz gain (oposizioak mobilizazioarako ahalmena galdu zuen), Chavez-en indartzea ekarri zuen. Honek nazioarteko politika aktiboagoa egiten hasi zen hortik aurrera, Bush-ri eginiko kritikak areagotu zituelarik (Bush-ek Venezuelako oposizioa finantzatzen duela jakina da).

2005ko abenduan hauteskunde parlamentarioak izan ziren. Abstentzioa izugarri altua izan zen (soilik %25-ko partehartzea egon zen), oposizioko alderdiek boikota egin nahi izan zuten, euren esanetan hauteskunde horiek ez baitzirelako garbiak izango. Bozkatu zutenek, Chavez-en alde egin zuten %89 baten.

Kanpo-politikan, Chavez Bush-en eta kapitalismoaren aurka dago eta Castroren eta iraultza sozialaren alde.

Euskadin, ezaugarri nagusia estau zentralizatu baten menpe egoteak sortzen duen dikotomia da. 1978ko konstituzio espainiarrak eta EAEko autonomi estatutoak ezarritako marko legalean murgiltzen da gizartea.

Gobernua 3 alderdien koalizio batek osotzen du (EA, EAJ eta Ezker Batua), baina horrez gain, parlamentuan beste talde batzuk aurkitzen ditugu: PSOE, PP, EHAK eta Aralar, hurrenez hurren.

Bi estatuetan, teorian, genero berdintasuna sustatzen da, lan baldintza egokien alde egiten da (segurtasuna, higienea, 8 orduko lanaldia, esplotaziorik eza...). Desberdintasun nabariena estatuaren parte hartzea da eta jabetza pribatuarekiko ideologia kontrajarriak (bi herrialdeetan jabetza pribatua existitzen den arren, Venezuelan estatuko errekurtsoak, enpresa nagusiak... arlo publikoari dagozkie).

Bi herriladeetan nazionalismoak lekua du (bata nazionalismo autonomikoa izan eta bestea estatu nazionalismoa izan arren, izan ere biak patriotismo sentimenduak dira). Baina Euskadin, nazionalismoa askoz ere indar handiagoa du, izan ere independentista (edo maila leunagoetan autonomista) den nazionalismoa izanik, etengabe elikatu beharra dago, helburu bat lortzera bideratu behar baita. Estatuaren aldeko patriotismoa, ordea, lasaiagoa izateko aukera du, normalean.


► Erlijioa:
Bi herrialdeetan katolisizmoa da ngusi .Venezuelako konstituzioan jainkoari aipamena egiten zaio eta biztanleriaren %96-a katolikoa da (bere burua hain iraultzailetzat duen presidentearen diskurtsoan inkoherentzia bat dela uste dut).


► Armada:
Euskadin armadaren kontrako sentimendua da nagusi, gainera, giro abertzale hain zabalduan, Espainiako inposiziotzat jotzen den erakundea izateak gauzak larriagotu egiten ditu. Venezuelan, ordea, armada herriaren defendatzailea da, denona, eta bigarren postuan aurkitzen da herriak eskeintzen dion konfidantzari dagokionez.


► Ekonomia:
Venezuelan estatuak esku hartzen du Euskadin baino maila askoz ere handiago baten. Errentaren birbanketaren garrantzia handiagoa dela suposatzen dut. Fondo Único Social delakoaren bitartez elikatzen dira Osasun Ministerioa eta Kontu Sozialen Ministerioa. Horren bidez, eskola uniformeak, eskola jantokiak, sendagaien horniketa, zaharren zaintza, komunitatearen garapena... finantzatzen dira. (Historikoki, eskuhartze handiarako joera izan duten herrialdeen arazo bat izaten da enpresak ez dutela euren ahalmen lehiakor osoa garatzen, estatuak babesa ematen dielako). 2001an Chavez-ek Banka nazionalizatu behar zuela adierazi zuen (oraindik egin ez duen arren).
Gainera, Venezuelako gobernuak bere industri nagusiaren jabe da: Venezuelan petrolioa nazionalizaturik egon da diktadura garaietatik, estatuko PDVSA petrolio-industriak ustiatzen duelarik. OPEP-ren kide da Venezuela. Bestetik, esan beharra dago petrolioaren gehiegizko dependentzia dutela Venezuelan, petrolioaren prezioek altu daudenean ekonomia hobeto dihoa, baina prezioek behera egiten dutenean ekonomiak krisia izaten du. Petrolioa Venezuelako ekonomiaren industria garrantzitsua izan arren (esportazioen %70-a suposatzen du eta BPG-aren %25-a), lanpostu gutxi sortzen ditu (Venezuelako lanpostuen %1-a baino ez).

Petroleoaz gain, Venezuela errekurtso naturaletan herrialde aberatsa da: gas naturala, ikatza, burdina, kobrea, urrea... Baita kakaoa, kafea...

Bestalde, Venezuela orain MERCOSUR-en sartu berria da (Aurretik CAN-aren kide izan zen, hots, Comunidad Andina de Naciones-ren kide). Aipatu beharra dago Chavez-ek izan dela AEBk azken boladan proposatzen ari duen TLC-ari (Tratado de Libre Comercio) sutsuen aurre egin diona. AEBko proposamen horren aurka Chavez-ek ALBA (Alternativa Bolivariana para las Américas) proposatu zuen. Kubak proposamen hori sinatu zuen 2005an eta Boliviako Ebo Morales-ek sinatu berri du. Euren esanetan integrazio erregionalean eta solidaritatean oinarritutako akordioa da eta ez, ordea, lukroan oinarritutakoa.

ALBA-ren nondik norakoak ez ditut zehazki azalduko, ez baitagokio artikulo honi, baina datu aipagarrienak emango ditut: Bolivia izango da herrialderik faboratuena. Venezuelak beharrezkoak dituen krudoa eta hidrokarburak hornituko dizkio Boliviari, baita aholkularitza legala eta teknikoa eskeiniko dio Boliviak polo industrial petrokimikoa sortu dezan, bekak eskeiniko dizkie Boliviako ikasleei, etab. Kubak, bere aldetik, osasunaren inguruko laguntzak eskeiniko dizkio (hospitaleak...), baita alfabetizazioarako medio tekniko eta didaktikoak, bekak Boliviako ikasleentzat... Horren truke, Boliviak bertoko produktuktuak (soja, adibidez) eskeiniko dizkie Kuba eta Venezuelari.

1999. urteko atzeraldi txikiaren ondoren, Venezuelako ekonomiak hazkundea bizi izan zuen, 2001ean BPG-ren hazkundea %2.1-koa izan zen. Baina 2003an, ezegonkortasun politikoaren ondorioz (protestak, greba orokorra...) BPG-a %8-ko beherakada jaso zuen. Dena den, 2004an, %14-ko igoera jaso zuen BPG-ak eta 2005an %9.4-ko igoera (bi urte hauetako gorakadek munduko gorakada handienetarikoa izanik, eta kontinenteko handiena), erreferendumaren ostean egonkortasuna etorri baitzen eta horrek ekonomiaren hazkundea ahalbidetu zuelako.

Gaur egun, Venezuelako langabezi tasa %10.1 inguruan kokatzen da (2006ko martxoan), baina Venezuelako arazo larriena arlo honetan lanaren informaltasuna da. Langileen %46.1-ek era informalean egiten dute lan. Dena den, zifra horiek hobetu dira aurreko urteekiko (langabezi-tasa: 1999an %15-16koa, 2003an %19koa, 2004an 15-16koa; langile informalak: 2000tik-2005ra %52 inguru). Pobreziari dagokionez, 2000an datuak hobetu egin ziren Chavez-en politika sozialei esker, baina orain berriro txarrera joan da. Hala ere, hori errentari dagokionez, izan ere, osasun-laguntza, eskolaritatea, etab. bezalako faktoreak haintzat hartzen badira, egoera hobetu egin da, Chavez-en planen ondorioz: Doako osasun-laguntza (Plan Barrio adentro I eta II), lan eta prestakuntza planak (Plan Vuelvan Caras), elikagaien banaketa merkatuko preziotik behera (Misión Mercal)... Guzti hau petrolioaren irabaziekin finantzatu egiten da.

Oposizioak, halere, gauza ugari leporatzen dizkio Chavez-i: korrupzioa, medioei eginiko presioa... baita hainbat talde terroristei (ETA euren artean) ustez eskeiniktako laguntza ideologiko eta ekonomikoa (oposizioaren esanetan, betiere).

Euskadiko ekonomia hurbilagoa izanik ez du deskribapen luzearen beharrik. Euskadin liberalismoa da nagusi (nahiz badakigun guztizko liberalismoa existitzen ez dela eta beti sektore ahulenak babesten direla.). Europar Batasunean murgildurik are liberalagoa bihurtzen ari da (Bolkestein direktiba beldurgarria edo Boloniako prozesua bezalako proiektuak bultzatzen ari dira Europatik). Jakina, ongizatearen estatua nahiko zabalduta dago ere, eta saeguru soziala, hezkuntza, pentsioak, langabezia... bermatu egiten dira.

Ekonomikoki Euskadi oso herrialde gratua da, datu oso asebetegarriak ditu, Europa mailan alderatzekoak. Arazo larri bi ditu ordea: etxebizitzarena eta langabezi tasa altuarena.

Azken datua aipatzearren, Venezuelako biztanleriaren gehiengoa adin produktiboan dago. Euskadin, aldiz, biztanleriaren zahartze prozesuaren ondorioz, gero eta gutxiagoren artean eutsi behar dira adin helduko pertsonak. Horrek, alde horretatik, esfortsu ekonomiko handiagoa suposatzen dio Euskadiri, zerga handiagoak... Nahiz eta pobrezia-mailaren ondorioz, orotara, Venezuelari eskatutako esfortsuak handiagoak diren.


► Komunikabideak:
Venezuelan ezin daiteke adierazi prentsa askatasuna dagoenik eta horrek, berez, demokrazia zalantzan jartzen du. Alde batetik, demokrazia arruntetan pentsaezina den fenomenoa ematen da: Venezuelako Errepublika Bolivarianaren presidenteak, Hugo Chavez-ek, iganderoko programa du Irrati-telebistaz igortzen dena: “Aló presidente”, ustez, presidentearen eta herritarren arteko komunikazio parteharztailea sutatzeko asmoz sortua. Horrek, berez, komentario gehiagoren beharrik ez du, baina, gainera, hedabide pribatuek askatasun osoz jokatu ezin dutela saltasen dute etengabe (egitez, hedabide pribatuak Chavez-en aurkakoak dira).
Euskadin gobernuaren menpeko hedabideak daude baita ere, erakunde publikoak diren heinean, baina Euskadin oposizioko hedabideek ez dute Venezuelan jasandako errepresio hain nabaria izaten (halere, esan beharra dago guztizko aniztasuna ere topatzen ez dela, internet-en salbu; eta pluraltasun horren parte diren guztiek, gainera, ez dute indar bera. Ezin konparatu EITB komunikazio taldearen indarra, irrati libre baten indarrarekin. Baina hemen, behintzat, prentsa askatasunaren eskubidea demokraziaren parte bezala onartzen da (gero manipulazioak, presioa, babesak… egon daitezkeela ukatzen ez dudan arren). ETBko informatiboak ez ditu Ibarretxe lehendakariak ematen, baina Venezuelan, aldiz, presidenteak orduak ematen ditu programa bat aurkezten. Hedabideek, bereziki telebistak, duen indarra kontutan hartuz, kontu hori nahiko esanguratsua da.


► Hezkuntza:
Venezuelan, alfabetizazio planak daude martxan (Robinson planak), baita Ribas eta Sucre misioak ere, batxilergoa eta unibertsitatea, hurrenez hurren, sustatzeko asmoz. Eta datuak hoberantz jo dutela ukaezina da: Chavez gobernura iritsi zenean eskolaratze tasa %55koa zen, 2002an tasa %65an kokatu zen. Hezkuntzara bideratutako dirua BPG-aren 2.8tik BPG-ren %6-ra igaro zen denboraldi berean (egitez, gastu publikoa, orokorrean, gora egin du izugarri). Halere, irakurtzen ez dakiten venezolanoen kopurua altuegia da oraindik (1.5 milioi pertsona).
Euskadin eskoleratze tasa oso altua da. %100-tik gertu lehenengo eta bigarren mailako hezkuntzan (derrigorrezkoa da), %70tik gertu E.S.O-an eta %30 inguru Batxilergoan. Goi mailako hezkuntzan (unibertsitarioa zein ez unibertsitarioa), aldiz, %50tik gertu dabil (ez naiz okertu batxilergoaren eta unibertsitatearen zifra hauek ematean, desfasearen arrazoia izango da denek ez doazela unibertsitatera zuzenean batzilergotik, baizik eta beste moduloetatik...).


► Sindikatuak:
Venezuelako sindikatuek estatuaren esku sartzea garapen ekonomikoaren faktore ezinbestekoa dela uste dute. Sindikatuek garrantzi handia izan dute Venezuelan, bereziki, sistema demokraztikoaren etorrera eta sendotzean; baita, erreforma laboralak bultzatzearen bidez, sistema eustean. Sindikatuen konfederazio nagusiak honakoak dira:

- CTV (Confederación de Trabajadores de Venezuela), bertan ehundaka sindikatu biltzen dira (estatuko gehienak biltzen ditu, langileen %18-a, alegia). Acción Democratica alderditik hurbil kokatzen da. Hugo Chavez presidenta eta CTV-aren arteko harremanak gatazkatsuk dira.
- CODESA (Confederación de Sindicatos Autónomos). Elizarekin eta COPEI alderdiarekin (alderdi sozialkristaua) harreman estuak ditu.
- CUTV (Central Unitaria de Trabajadores de Venezuela). Venezuelako Alderdi komunistatik gertu (PCV). Chavez-en aldekoa.
- CGT (Confederación General de Trabajadores). CMT (Confederación Mundial del Trabajo) delakoaren eta CLAT (Central Latinoamericana de Trabajadores) delakoaren kide da. CODESA-K COPEI-rekin zituen harremanak onartzen ez zituzten disidenteek sortu zuten.
- UNT (Unión Nacional de Trabajadores) 1450 sindikatu inguru, bi milioi afiliatu, Chavez-en aldekoa.

Euskadi:
- LAB (Langile Abertzaleen Batzordea). Ezker Abertzaletik gertu.
- ELA (Euskal Langileen Alkartasuna). EAJ-PNV-tik gertu.
- ESK (Ezker Sindikalaren Konbergentzia). Ezkeitiarra.
- CCOO (Comisiones Obreras). Ezker Batutik gertu.
- UGT (Unión General de Trabajadores). PSOE-tik gertu.
- ESTEE-EILAS (Euskal Herriko Hezkuntza sindikatua).
- ATTU (Agrupación de Trabajadores de Transporte Urbano).
- ...

Ikusi daitekeenez, alderdien (edo korronte politiko jakinen) eta sindikatuen arteko harreman estuak, nabariak dira bi herrialdeetan.


► Mobilizazioarako joera:
Euskal aktibismo sozialak, beste herrialdeekin alderatuz, oso kopurutsua eta esanguratsua da. Gai desberdinen gaineko mobilizazio ugari ematen dira (antimilitarismoa, feminismoa, giza eskubideak, ekoligismoa, sexualitatea, gazteak, osasuna...) eta neurri batean arrakastatsuak dira, euskal sistema politikoaren gain eragina dutela ezin baitaiteke uka. Euskal Herrian gizarte mugimenduen fenomenoak beste herrialdeetan baino indartsuagoa izatearen arrazoia, gure herriaren testuinguruan aurkitu daiteke. Izan ere, mugimendu bakoitza herrialde baten ezaugarri historikoen, kulturalen, politikoen... araberakoa da. Frankismoarekin euskal kulturak eta euskarak jasandako errepresioak, abertzaletasuna eta euskal mobilizazioak elikatu zituen. Euskal Herriak Espaniako konstituzioari eman zion ezetzean, Espaniako politikarekiko zuen diskonformitatea erakutsi zuen. Euskal Herrian abertzaletasun sentimedua oso zabalduta dago eta giro horretan, ezinbestez, euskalherritarrek besteak baino disidenteagoak izan behar dute; historiak markatu duelako errepresioaren aurkako erresistentziarako joera hori. Izaera mobilizatzaile horrek, antolatzeko ahalmena, ekimenak sustatzeko gaitasuna... indartuz joatea eragin du, arik eta gaurko egoerara iritsi arte, non Euskadin gainontzeko probintzietan baino herri mobilizazio gehiago eta eraginkorragoak dauden.

Hemen aipa daiteke Espainiar estatuan derrigorrezko soldaduzkaren abolizioa gertatu zenean, intsumisonen mobilizazioei esker gertatu zela neurri handi batean eta, gainera, Euskadiko intsumisoek Espainiar estatu osoko intsumisoen gehiengoa osatzen zutela. Ekimen ekologistek ere zenbait proiektu kutsakor geldiarazi dituzte (nahiz gehienetan kasu handirik egiten ez zaien). Gaur egun, bake prozesuan murgildurik gaudela, esan daiteke baita ere, gizarteak horren alde egin dituen manifestapenek eragina izan dutela. Beraz, mobilizazioek ondorioak izan badituztela ukaezina da. Gainera, beti euren helburuak lortu ez arren, askotan euren ahotsak instituzionalizatu egiten dira, euren gaiak agenda politikoetan barneratuz ("berdeak", "feministak"...). Gizarte mugimenduek, beraz, demokrazia areagotu dute. Eta nire ustez garrantzitsuena dena, pentsamolde zaharkituak aldatzeko gai dira (askatasun sexualaren inguruan...).

Autodeterminazioaren inguruko herri mugimenduek, dudarik gabe, mobilizazioen testuinguru orokorrago bat bultzatu dute eta, gehienetan, berau baldintzatu ere, bere hastapenetan behintzat (Frankismoaren azken urteetan sortu baitziren ekologismoa edo feminismoa bezalako gizarte mugimendu berriak eta giro politikoatik ezinbestez edan behar izan zuten). Kontua da gaur egun oraindik ere Euskal naziotasun sentimendua eta haren inguruko erreibindikazioak, eguneroko ogia direla eta gizarte mugimenduak giro horren barnean kokatzen direla, haren eragina jaso dutelarik, izan ere bai gizarte mugimenduek nola nazionalismoak estatuari aurre egin behar diote eta, ondorioz, elkar eragiten diote eta batzuen eta besteen tresnak zein gizarte sareak askotan lankidetzan aritzen dira (beste askotan desadostasunek hori ahalbidetzen ez dutela esan beharra badago ere).


Venezuelan, herriaren organizazio prozesua anitza eta iraunkorra izan da: Planifikazio Publikoko Kontseilu Lokalak, Uraren Mahai Teknikoak, Zirkulu Bolivarianoak, Federazioak, Sindikatuak, Erabiltzaileen Batzordea...

Aipatzea dago ere, Venezuelan ekologismoaren izpiritua nabaria dela baita ere, izan ere, Venezuelan modelo ekonomiko humanitario baten alde egiten da eta, kontzepzio horretan, ingurugiroarekiko errespetua ezinbestekoa da.

1989-1999 bitartean, mobilizazioak eta herri ekimenak ezinbestekoak izan ziren, errebindikatzen zituzten giza eskubideak 1999ko konstituzioan sar zitezen. Eskubideak konstituzioan sartu arren, batzuk urratu egin direnez, hortik aurrera giza talde ugari mobilizatu egin dira eskubide horien defentsan (oposizioko taldeak, bereziki). Adibidez, 2004ko erreferendum hartarako, SUMATE izeneko herri erakundeak piztu zuen sinaduren biltze-kanpaina hura. Bestalde, Chavez-ek ez da kapaza izan masak kalean mugiarazteko (adibidez Castrok lortzen duen era berean).

Esandakoa esan arren, Venezuelako partehartze politikoa euskadikoa baino murritzagoa da. Venezuelako gobernu desberdinek, alderdien ekintzara murriztu izan dute politika, partehartze demokratikoaren beste bideak oztopatuz. Nahiz, esan bezala, herri ekimenak ugari izan diren, batez ere, 60ko hamarkadatik aurrera.


► Kirola:
Venezuelan gehien bat praktikatzen den kirola, liga lokaleko beisbola da. Herrialdearentzat oso garrantzitsua da Venezuelako ligaren ibilbidea jarraitzea AEB-tako beisbolaren ligan. Futbolak jarraitzaile gutxi ditu (orain gehio, Venezuelako selekzioaren nazioarteko partehartzearen ondorioz, baina ez da masa kirola, soilik Táchira, Mérida eta Treujillo inguruetan kontsideratu liteke masa kirola).
Euskadin, Futbola da, alde handiaz gainera, kirol ospetsuena; hemen masa kirola da. Gainera, gahienek euskal futbol talde baten aldekoak dira. Aipatzeko da Athletic taldeak ez duela atzerriko jokalaririk onartzen, horrek Euskadiko nortsun sentimendua noraino iritsi daitekeen adierazten duelarik.
Bi herrialdeetako kirol-zale gehienentzat, kirol taldeak euren herriaren ordezkari papera hartzen dute eta kanpoan jolasten dutenean, "guk" irabazteko grina izaten da partiduei emozioa gainarazten diona. Bai Venezuelako selekzioa (beisbolean) AEB-tara doanean, nola euskadiko selekzioa (futbolean) atzerri mailan jokatzen duenean (partidu adiskidetsuak izan arren), herriak bere kirol-taldearen koloreak defendatzen dituenean, bere herrialdearen banderaren koloreak defendatzen ditu modu zeharka baten (ni ez naiz kirolzalea, baina kanpotik ikusita hala dirudi behintzat).


ONDORIOAK:

Bi herrialdeek hainbat gauza dituzte amankomunean (iragan diktatorialak, gizarte polarizatua...), baina herrialde zeharo desberdinak dira: bata kapitalista, bestea ezkeitiarra, "sozialistagoa"...

→ Euskadiko gizartean dagoen polarizazio nagusia abertzaletasuna/ez-abertzaletasuna bada (klase-gatazka 2. edo 3. mailako arazoetara baztertzen da), Venezuelako dualtasuna aberats eta pobreen artean ematen da, maila orokor batean bi bloke horiek "Chavistek" eta "Chavez-en aurkakoek" ordezkatzen dituztelarik; ezkeitiarrak vs. kapitalistak, burgesak, enpresarioak (nahiz eta esan beharra dagoen Chavez-ek ezkeitiar erradikal batzuk ere dituela oposizioan). Chavez-ek polarizazio horren sustatzaile da (herria/oligarkia, aberats/pobre...). EA-EAJ esukaldun/espainol polarizazioaren bultzatzaile den modu berean.

→ Bai Venezuela nola Euskadi herrialde mobilizatuak dira, baina Euskadin kultura mobilizatzailea sakonagoa eta anitzagoa dela uste dut. Jendea kalera doa gai ugari defendatzera, nahiz eta, orokorrean, nazionalismoak eragin handia duen herri ekimen guzti horietan. Venezuelan, aldiz, mugimenduak herrialdearen polarizazioaren menpe daude: jendea, gehienbat, kalera doa Chavez-en alde egitera edo haren aurka jotzera. Gaur egun behintzat, izan ere, demokrazia ezartzeko bidean mugimendu sozialek berebiziko garrantzi izan zuten errepublika bolivarianoan.

→ Euskadin kapitalismoa, eskuina, indibidualismoa etab. nagusi izateak eta Venezuelan sozialismoa, ezkerreko ideiak, anti-indibidualismoa... alde handia markatzen du bi gizarte hauen artean. Euskadin, sektore iraultzaileagoetan behintzat, antiamerikanismoa ikusi daitekeen arren, Venezuelako antiamerikanismoari ezin zaio konparatu (sarri Chavez-en kritika gogorrak, batzutan umoristikoak, ikusten ditugu hedabideetan).

Badirudi, Venezuelan langileen mugimenduak indar handiagoa duela gaur egun, Euskadin baino (nahiz, esan bezala, sindikatuekiko konfidantza Venezuelan nahiko txikia izan). Euskadin bere garaian indar handiagoa izan zuen, eta gaur arazo konkretuen aurrean manifestatzen diren arren (bereziki deslokalizazio prozesuen aurrean, lan istripuak...), jada ez dira beste garaietako mobilizazio masibo eta orokorrak (beste garaietako eskakizun masiboak jada lortuak ditugulako, agian: 8 orduko lanaldia...).

→ Bi herrialdeen bizi maila desberdinek ere, jakina, diferentziak markatzen dituzte (Venezuelan egiten diren eskakizun batzuk, adibidez, aspaldi gaindituak ditugu hemen). Izan ere, ezin ahaztu eurek alfabetizazio planekin... dabiltzatela. Venezuelako eskolatze maila, are gehiago unibertsitatea kontutan hartuz gero, Euskadiko mailatik urrun geratzen da eta horrek ezinbestez politikan eragiten du. Hori dela eta, uste dut nik, Venezuelan Chavez-en populismoak horrenbesteko arrakasta duela. Pobrezia eta hezkuntza maila apala elkartzen direlako bertan eta, ondorioz, Chavez-en errebindikazio sozial, ezkeitiar, antikapitalistak... penetrazio erreza dute. Suposatzen dut hezkuntza maila handiagoarekin eta kultura politiko garatuago batekin, Chavez-en hainbat jokaera arbitrarioak ezkeitiarrak direnek ere kritikatuko luketeela (adibidez hasieran aipatutako komunikabideen gaineko eskuhartzea). Hala ere, hezkuntza mailarena Kubako adibidearekin zapuztu liteke, bertan ere Castroren gobernu populista baitago, bertan gehienok unibertsitatera badoaz ere. Gertatzen dena da, beraz, herrialde horietan antinperialismoa, antikapitalismoa... nagusi dela eta ideologia horiek bideratzeari nagusitasuna ematen dietela hainbat askatasun nagusiei (adierazpen askatasuna, bereziki) uko eginez; kontua da horretaz jabetzen ote diren. Hezkuntza maila minimoa dutenek horretaz jabetu beharko liratekeela suposatzen dut nik, beraz, Kubako fenomenoa ulergaitz egiten zait. Izan beharko da alternatiba hobeagorik ikusten ez dela, oposizioa zeharo erreprimituta dagoela, AEB-ei dioten gorrotoa biltzen diela... edo faktore guzti horiek batera ematen direla. (Beno, egia esan pixkat bai ulertu egiten dut, nik neuk diktadorea dela jakin arren, politiko demokratiko batzuk baino hobea kontsideratzen dudalako).

→ Bi herrialdeetako kultura politikoak eraikitzeko orduan, hedabideen garrantzia oso handia da. Gizate zibilaren aktore politikoak eta bere ekintzak medioen bitartez ezagutarazten dira. Komunikabideetan egiten da politika gaur egun eta, beraz, euren bitartez eraikitzen da legitimitate politikoa, iritzi publikoa... Bi herrialdetako gobernuek (eta oposizioak) aitortzen diote garrantzia medioei: Chavez-ek asteroko programa du, baina Euskadin ere lider politikoek telebista aurrean agertzea bilatzen dute etengabe (adierazpenak, prentsaurrekoak...), guztia detailera zaintzen delarik (ematen zaion baliagarritasunaren adierazle).

→ Venezuelan alderdi politikoek izugarrizko desprestigioa dute (instituzio demokratiko guztietan gaizkien baloratuta dagoena da, ulergarria hainbeste hamarkadetako korrupzio etengabearen ondorioz). Daturik aurkitu ez dudan arren, somatzen dut euskaldunek ere ez diogula erabateko konfidantza eskeintzen alderdi politikoei (hauteskundeetan abstentzio handia egoten da...), baina hemengoa ez da Venezuelako egoeraren parekoa.

→ Uste dut Venezuela Euskadi baino herrialde homogeneoagoa dela: denek hiskuntza bera (espainiola) hitz egiten dute, gehiengoa katolikoa da, arraza berekoak... beste herrialde heterogenoagoen (Iraq, Sudán...) gatazkak ekiditzen direlarik homogeneotasun horrekin. Euskadi ez da hain homogeneoa, eta aipaturiko Iraq-en edo Sudán-en ematen direnak gertatu ez arren, abertzaleen eta ez abertzaleen arteko tentsioa nabaria da (ETA-ren su etenerarte, gainera, gatazka armatua zegoen).

sábado, abril 29, 2006

Lobby-en boterea: Repsol YPF

Espainian, Europan bezala, lobby-a profesionalizazio gutxiko jarduera da oraindik, ez dago AEBn bezain araututa, baina horrek ez du esan nahi hemen interes taldeek, eta bereziki enpresa handiek, eragin handirik ez dutenik. Bestalde, erregulatzea, beharbada, etorri egingo da, izan ere, Corporate European Observe (lobby-en jarduera ikertzen duen erakunde independientea) Europar Batasuna lobby-a arautzen duen lege baten sorrera sortu dezan bultzatzen ari du. Politikoengandik babesa lortzeko saiakera egiten duten instituzio politiko desberdinetatik, Espainian Repsol YPF bereziki aipagarria da, lortzen dituen "faboreak" bereziki nazkagarriak direlako.

Repsol YPF Europar Batasuneko lobby enpresarial garrantzitsuenaren, ERT-ren (European Round Table), kide da beste enpresa erraldoiekin batera: Shell, Philips, Bayer, Unilever, Telefónica, Nestlé... ERT-aren bitartez multinazional hauek gobernu nazionalak zein europearrak presionatu egiten dituzte. Baina horrez gain, Repsol YPF beste lobby bateko kide da: "Industria Kimikoaren Kontseilu Europearra", eta horren bitartez ere bere interesak bultzatzea lortzen du

- Taldearen deskribapena: noiz sortu, zertara dedikatu, non egiten dituzte negozioak...
Repsol YPF munduko lehenengo 10 petrolio-enpresa pribatuen artean kokatzen da, eta liderra da Espainian zein Argentinan (horietako herrialde bakoitzean merkatu kuotaren %47 inguru duelarik). Energia eta petrokimikaren sektoreetan jarduten duen enpresa da: araketan, produkzioan, birfinketan, banaketan, marketinan, kimikan, Gas-an eta elektrizitatean. 4 kontineenteetan aritzen da, 28 herrialdeetan negozioak dituelarik eta, aktiboei dagokionez, Latinoamerikako enpresa energetiko handiena da. Petroliotik urtutako gasen negozioan (GLP), Repsol YPF munduko 3. konpania nagusia da. Horrez gain, zuzenean edota bere afiliatuen bidez, Gas Naturala banatzen die Espainiako eta Latinoamerikako 9 milioi bezeroei.

2004an Repsol YPF-k 1.075 milioi euroko etekin netoak izan zituen.

Repsol YPF enpresaren organigrama hurrengoa da: (presidentea: Antonio Brufau)



(1) ASTRA: E&P, Refino & Marketing, LPG, Gas.

(2) REPSOL PERU: Refino, Marketing, LPG.


Aipatzekoa da Repsol YPF eta Gas Natural enpresen arteko harreman estua, Repsol YPF-ren erreserben %65-a gasa baita.

Repsol YPF-k Espainia osoan zehar 20 botilatze- eta biltze- zentro ditu. Horrez gain, 9 eraztegi ditu: horietako 5 Espainian, 3 Argentinan eta bat Perún eta eguneko 1,2 milioi kupel errefinatu egiten ditu. Gainera, beste 3 eraztegietan partizipazioak ditu. Bere petrolio-produktuak Europan eta Latinoamerikan zehar sakabanatutako 6.900 salmenta-guneetan banatzen ditu. Bere merkatu garrantzitsuenak, Europako Hegoaldeko herrialdeak eta MERCOSUR-eko herrialdeak dira.

Repsol YPF enpresa espainiar-argentinarraren sorrera: 1987an Espainiako estatuak hidrokarburoen sektorean zituen partizipazioetatik Repsol enpresa espainiarra sortu zen. Geroago, hidrokarburuoen sektorearen desmonopolizazioa eta liberazioa etorri zen eta, ondoren, 1999an, Repsol-ek Argentinako YPF petrolio-enpresa erosi zuen, Repsol YPF bihurtuz horrela.

Espainian Repsol YPF-ren zerbitzu estazioak 3 marka desberdinei dagozkie: Repsol, Campsa eta Petronor. Argentinan, bere aldetik, estazioek YPF izena mantendu dute, bertoko kontsumitzaileen lotura-harremanak gogoan hartuz.

Petrolioaren prezioen gorakadak Repsol YPF-rengan izan dituen ondorioak: Logikoa denez, petrolioaren prezioen igoerek petrolio-enpresen irabaziak handitzen dituzte, hala ere, Repsol YPF izan da igoera honetatik sektoreko enpresa guztietan mozkinik txikiena atera duena. Horren arrazoia taldeak Argentinan duen eraginpea eta gasaren negozioa dira. Prezioen gorakadaren ondoriozko etekinen zati gehiena Argentinako gobernuak eskuratzen du. Gainera, Argentinan gasa merkatu lokala da eta, ondorioz, petrolioaren prezioek ez dute bertan eraginik.

2000. urtean Repsol YPF-k "repsolypf.com" internet ataria atera zuen. Oso web orrialde zabala eta sakona da, baina bertan ibili ostean konturatu naiz propaganda gune ikaragarria dela, logikoa denez. Repsol YPF-k ustez egiten dituen ekintza sozialak, ekologikoak... goresten dira bertan, horrela enpresaren irudia garbituz eta "berdetuz". Ingurugiroari dioten errespetua etengabe azpimarratzeaz gain, hainbat proiektu sozial eta kulturalen zerrenda topatu daiteke, besteak beste, honako arlo hauetan jarduten dutelarik: hezkuntza, osasuna, gizarteratzea, musika, artea, ondare historikoa...

"Repsol YPF se compromete a conducir sus actividades de manera que se minimicen los impactos medioambientales negativos y se alcance un alto nivel de seguridad en sus procesos, instalaciones y servicios, prestando especial atención a la protección de los empleados, contratistas, clientes y entorno local." (2004an Repsol YPF enpresaren 8 langile hilik soertatu ziren lan istripuetan).
- Repsol YPF-ren presio lanak:
Enpresa guztiek interesak dituzte eta denei gobernuaren jarduera batzuk beste batzuek baino gehiago komeni zaizkie, azaleko maila baten bada ere (adibidez zega-tasari dagokionean). Enpresa oso handiek, ordea, gobernuaren erabakietan eragiteko kapazak dira: Telefónica, BBVA, Repsol YPF...

Repsol YPF-ren interesak, jakina, bere irabazi ekonomikoei eragiten dioten arlotan zentratzen dira. Honenbestez, neurri ekologikoak hartzea eragozten saiatuko da... Aurka beste hainbat interes talde topatuko dituelarik: talde ekologistak, beren jardueraren berri izanik haren aurkako kanpainak bultzatzen dituzten mugimendu sozialak, euren errekurtsoen jabe izan nahi duten herrialdeak (Bolivia)... Baina goazen hau guztia adibide batzuekin hornitzera.

► Hasiera baten, Kyotoko gailurra baino lehen, enpresek aldaketa klimatikoa ezeztatuko zuten zientifikoak finantzatzen zituzten. Gero, ONUak agerian utzi zuenean planetaren berotzea ematen ari dela, halako praktikak zentzua galdu zuen. Hala ere, Kyoto-ko protokoloarekin bueltan hainbeste denboraz aritu ostean, azkenean emisioak handituz jarraituko dute, izan ere, Kyoto kutsaduraren merkantilizazioa besterik ez da izan. Tasa batetik gora kutsatzeagatik ordaindu beharra dago, baina ordainduz gero, kutsatu diteke. Gainera, aberatsenek gutxi kutsatzen duten herrialde pobreei euren kutsadura tasak erosi diezaiokete. Petrolio-enpresek, ziur asko, lobby egiten aritu ziren Kyotoko negoziazioetan, baita Repsol YPF ere.

► Munduko Bankua edo Nazioarteko Moneta Fondoa bezalako erakundeek legediaren eraldaketa bultzatu eta finantzatu dute herrialde latinoamerikanoetan, atzerriko enpresen mesedetan. Aldaketen ostean, herrialde hauek zerga murritzagoak jaotzen dituzte eta enpresen erregulazio ahalmena galtzen dute. Munduko erakunde hauek multinazionalen presioa jaso dute, ez dago dudarik, beraz, Repsol YPF ere kokatu genezakeen lobby lan horretan.

► Kanariar irletatik hurbil dauden uretan lan egiteko, Repsol YPF taldeak gobernuaren dekretu baten beharra zuen, bere jarduera baimenduko zuena. Kontua da Marokok ur horiek beretzako erreklamatzen dituela. 2001ean Aznarren gobernuak real dekretu bat egin zuen zeinaren bitartez Repsol YPF-ri ur horietan 6 urtez lan egiteko (petrolioa bilatzeko eta aurkituz gero berau lortzeko) baimena ematen zion. Jakina Marokok horren aurka agertu zen, baina gobernuak ez zion kasurik egin. 2004. urteko otsailean, Auzitegi Gorenak dekretua bertan bera utzi zuen, forman hutsune bat azaltzen zuela argudiatuz: ez zen aldez aurretiko ingurugiro ikerketa behartu. Repsol YPF-k, formako hutsunea baino ez zela izan esan zuen, baieztatu baitzuen haiek beti aldez aurretiko ingurugiro ikerketak egiten dituztela, noski. Ondorioz, martxoko hauteskundeak igarota eta gobernu berriaren hautaketarekin, Repsol YPF-k Zapatero arautegi berria atera zezan nahi zuen, zulaketekin jarraitu ahal izateko. Baina Zapaterok ez zion halako baimenik eman nahi Marokoko agintariak aurka izanik eta, ondorioz, denak pozik uzten zituen formula hartu zen: Repsol YPF-k zulaketekin jarraituko zuen, baina petroliorik aurkitzekotan Marokok etekinen portzentai bat jasoko zuen. Enpresak ez zuen arazorik nahi Marokorekin eta bere adostasuna azaldu zuen erabaki honen aurrean. Kontua da, aitortzen ez duten arren, enpresak erabakia entzun ondoren bere adostasuna azaldu baino askoz gehiago egingo zukeela. Ziur asko honetan, beste hainbat erabakietan bezala, enpresak lobby gogorra bideratu zuen.

Kasu honetan, Marokoko gobernuaz gain, Kanariar irletako ekologisten interesak aurka izan zituen Repsol YPF-k.

► Argentinako gobernuak petrolio esportazioen gaineko zerga ezartzen du eta, ondorioz, Repsol YPF-k zerga hori desegiteko edo murrizteko ahaleginetan murgildurik dago.

► 2004. urtean, Antonio Brufau (Gas Natural enpresaren presidentea zena) Repsol YPF elkartearen presidente bihurtu zen, Alfonso Cortina ordezkatu zuelarik horrela. Repsol YPF-k hori erabaki enpresariala izan zela esan bazuen ere, argi geratu zen erabaki horren atzetik La Caixa-ren presioa egon zela. La Caixa petrolio-enpresaren akziodun nagusia da eta ez zegoen ados Repsol YPF-ren kontseiluan zuen pisu eskasarekin. Presidente aldaketa honek Zapateroren gobernuaren begi onekoa jaso zuen eta argiro inork aitortu ez bazuen ere, Kataluñari eginiko "fabore" hori, 2005eko estatuko aurrekontuetan katalanen onarmena izaterakoan lagungarri soertatu zen. Presidente aldaketaren ostean La Caixak Repsol YPF-n zuen pisua handitzea erabaki zuen eta kutxako presidenteordea, Jordi Mercader (administrazio sozialistako kide ohia), enpresaren kontseiluan sartu zuen. Barregarria da PP-k gobernua kritikatu izana, enpresa pribatuetan esku hartzen ari zuela leporatuz, kontutan izanda Aznarren gobernuak halako operazio ugari egin zituela.

► Egitez, Espainiako gobernuak Repsol YPF-n urrezko akzioa izan du 2006ko otsailaren 6ararte. Ordurarte, enpresa erosteko asmoa zutenek gobernuaren baimena jaso behar zuten, baina akzioa otsailean agortu zenez, enpresa burtsan duen balioa izango du babesle bakarra. Hala ere, Argentinako gobernuak betoa izaten jarraitzen du.

► Santa Cruz-eko Las Heras-en (Bolivia) krisia eman zen urte honetako otsailean. Badirudi bertoko petroleroek greba egin zutela, baina izugarrizko errepresioa jaso zuten eta egoera horretan protestak areagotu ziren, Las Heras-era jendez beteriko autobusak iristen zirelarik laguntza eskeiniz. Krisiaren ondorioz, petrolio enpresak, horien artean Repsol YPF, erregioaren militarizazioa eskatu zuten. Laister petrolioaren beharra zuten komertzianteek, eta beste hainbatek lobby-ra batu ziren eta agintari lokaleei poiliziaren presentzia handitzea eskatu zioten. Eskatu eta lortu.

► Repsol YPF Venezuelako Markaiboko lakuan, Colombiako ohianean, Peruko kostetan eta ohian zentralean eta Ekuadorreko Yasuni Parke Nazionalean sartu da. Mexikoko golfoan itsas-plataformak eraikitzen ditu eta Argentinako eta Boliviako "Chaco-ko areetan" putzuak irekitzen ditu. Txileko Mapucheen lurretan ere putzuak "a cielo abierto" zabaltzen ditu, komunitate indigenaren etorkizuna batere kezkatzen ez diolarik. Gero eta gehiago barneratzen ari da Amazoniako basoetan, lehen errepideak eraikitzea garestiegi ateratzen bazen, orain petrolioaren prezioen gorakadarekin onuragarria soertatzen baita.

Repsol YPF behin baino gehiagotan animalien ehiza ilegala egiteagatik, ibaien deforestazioa sorrarazteagatik, zuhaitzak ilegalki mozteagatik eta hondakin solidoen isuriketengatik zalatu dute. Sinatutako kontratuak ez betetzeagatik askotan jaso ditu zalaketak baita ere (indigenak kontsultatuko dituela, eurentzako kanpamentuak eraikiko dituela... sinatzen du eta halakorik ez du betetzen).

Ekuadorreko Amazonian 30 urtez petrolioa trinkoki esplotatzen aritu da Repsol. Hor gertatutakoa ikusirik (kutsadura, jendearen irtenarazteak...Guztiz isolaturik bizi izan duten gizarteentzat, zibilizazioaren etorrera aldaketa oso bortitza da) ez da harritzekoa shuar, achuar, zápara edo quichua herriek euren lurretan enpresaren sarrera ezeztatzea. Ezezkoarekin gatazka armatuak etorri ziren eta, dena den, gobernuak Repsol YPF-ri bidea biguntzen dio.

Langileen sindikatua indartsua deneko tokietan (Kolonbian, adibidez) petrolio-multinazionalek sobornoekin sartu ezin badira eta militarizazioa ere posible ez bada, paramilitarrak erabiltzen dituzte. Kolonbian gerrillari aurka egiteko oligarkiek ordaindutako taldeak bezala jaio zirenak, enpresa transnazionalek finantzatzen dituzten talde ultra eskuindarrak bilakatu dira. Enpresa hauek lekualdatze bat sortu behar dutenean, talde hauek herririk herri doaz jendea indarkeriaz botatzen edo berauek hiltzen. Zenbait sarraski egiten sartzen dira eta hori ikusirik, jendeak dituen 4 gauza hartu eta badoa. Kolonbiaren kasu hartan, talde paramilitar hauen ondoren FARC deritzona sartu zen (Fuerzas Armadas Revolucionarias de Colombia) eta bombardeaketak hasi zituen baita ere. Gerra dinamika hartan FARCA petrolio enpresekin akordioetara ailegatzen hasi zen. Repsol YPF "txertoa" deritzona ordaindu zuen, hots, atakerik ez jasotzeko zerga bat.

Eta non dago presioa guzti honetan? Bada ekintza hauek estaltzean eta, gainera, euren burua ekologistatzat eta sozialtzat erakustean izaten duten erreztasunean. Askok dute beren jarduera kritikagarrien berri eta batzuek protestak antolaten dituzte, baina hala ere, Repsol YPF-ren presioak indartsuagoak izan behar dira denak isilaratzen baititu, komunikabideak berziki.

Kontrako interes taldeak, kasu honetan, kaltetutako herriak, talde ekologistak... dira. Esate baterako, "Amazonía sin petroléo" izeneko kanpaina jendetsua burutu zen, zeinak Repsol YPF-ren jarduerak gogor kritikatzen zituen eta komunikabideen desinformazioa zalatzen zuen. Edota "Un Ojo en Repsol" izeneko sarea, zeinak enpresaren jarduera ez-zilegiak ikertzen eta zalatzen dituen

► Repsol YPF multinazionala Latinoamerikako herrialde baten sartzen denetik, bertoko jendeak ondorio latzak pairatzen hasten ditu, izan ere, herrialdeko erakunde arautzaileek inoiz ez dituzte enpresa mota hauen jarduerak benetako kontolpean ezartzen. Repsol YPF-k komunitateak pixkanaka pixkanaka erosten doa. Ez du eskolarik eraikitzen herrira iritsi bezain pronto. Hasiera baten arroz sakutxoak banatzen ditu eta komunitateek enpresarako onuragarriak diren ekintzak egiten dituzten heinean sariketak jasotzen dituzte, gero eta ordainketa handiagoak.

Gobernuak, Repsol YPF-ren defendatzaileak izaten amaitzen dute, honek egindako presio eta ordainketen truke. Esate baterako, Ekuadorreko Gustabo Noa presidentearen adibidea jarri ohi da zeinak OCP-a (Oleoducto de Crudo Pesado) eraiki zuena enpresaren mesedetan eta hainbat etnia amazonikoren biziraupen fisiko zein kulturalaren kaltetan.

► 2001. urtean Repsol YPF bere gasolindegiei publikorako salneurriak ezarri zizkien. Delitu horren aurka Konpetentziaren Defentsarako Auzitegiak (TDC) 500 milioi pesetako multa ezarri zion enpresari. Auzitegiak enpresaren aurka jakatu zuela iruditu zitekeen, baina datuek kontrakoa erakusten dute: Prezioen ezarpenaren delituak enpresari bere salmenta bolumenaren %10-eko multa ezartzeko aukera ematen du.
Repsol YPF 1.000 milioi baino gehiago irbazten ditu eguneko, jai egunak barne, beraz, 500 milioiko multa hark ez zizkion egun erdiko etekinak baino ez suposatu.

► Horretaz guztiaz gain, Repsol YPF eragilea da bizitza sozialaren arlo askotan: ikerketa teknologikoak bultzatzen ditu (komeni zaizkion proiektuak bultzatuz, beraz) hitzaldiak eta seminarioak eskeintzen ditu... eta, garrantzitsuena, patrozinatzaile izugrria da (Munduko motor txapelketak, Artea...). Gauzak horrela, museo bati dohaintza kopurutsu bat eginez gero, prentsan enpresa on eta eskuzabala bezala agertuko da.

Azkenik, esan beharra dago enpresek gobernuarengan egiten dituzten presioez gain, aipagarriak direla baita ere gobernuak (gobernukideak edota gobernukide ohiek) enpresengan dituzten eraginak. PPk, adibidez, estatuko enpresa handienetan bere alderdiarekiko kidetasuna zuten pertsonak kokatu zituen. Aipagarria da baita enpresa batzuek beste batzuengan duten indarra ere, La Caixaren kontuarekin ikusi dugun bezala.

- Repsol YPF-ren egoera Bolivian:
Bolivian petrolio enpresekin gertatzen ari denaren jatorria hurrengoa da: Garai batean YPFB (Yacimientos Petrolíferos Fiscales Bolivianos) izeneko petrolio-enpresa zen hidrokarburoen araketa, esportazioa, errefinamendua, industrializazioa, garraioa eta komertzializazioa kontrolatzen zuena. Baina 1997an, YPFB-k dohanik gasa eta petrolioa Repsol YPF-ri eta gainontzeko multinazionalei eman zien, Sanchez de Lozada presidenteak sinatutakoaren arabera. Hor presioak edo, ziur asko, sobornoa egongo zela argi dagoela uste dut nik, halakorik baieztatzen duen idazkirik topatu ez dudan arren.

Boliviako Carlos Mesa presidenteak (2003urria-2005ekaina) Lozadaren dekretua bertan behera utzi zuen, baina legeak ez duenez atzeranzko balioa, petrolio enpresek kontratu horiek bete daitezen nahi dute, 40 urterako sinatu baitzituzten. Baina kontratu horiek ilegalak ziren kongresuak onartu ez zituelako, beraz, ez dute zertan indarrean jarraitu behar. Ondorioz, petrolio enpresak Bolivian jarraitu nahi badute kontratu berriak sinatu beharko dituzte.

2005. urtean Bolivian matxinada popularrak egon ziren, langileen eta nekazarien sindikatuek zein auzokide kontseiluek bultzaturik: hidrokarburoen zein errekurtso naturalen nazionalizazioa eskatzen zuten (eskaera hau egin beharra ere, harrigarri da!). Matxinada horietan zehar Evo Moralesen Movimiento al Socialimo-k lortu zuen atzerriko petrolio-enpresei zergak bikoiztea, %16tik %32ra (Repsol YPF-ri ere, beraz. Jakin beharra dago elkarte honen produkzioaren %9-a Boliviatik datorrela eta enpresaren hidrokarburo erreserba frogatuen %23-a ere bertan aurkitzen dela). Handik gutxira, Evo Morales-ek hauteskundeak irabazi zituen. Bolivian 2 urtetan 2 presidente kargutik kentzea eragin zuten gizarte-presioek, beraz, azpimarratu beharra dago gizarteak ere presio eragile indartsua dela.

Evo Morales-en gobernuak onartzen du multinazionalak Bolivian geratu daitezen, baina modu ordenatu baten, izan ere, Boliviak bere petrolioaren jabe izan nahi du eta haren ustiapen prozesuan parte hartu. Momentuz, Repsol YPF multinazionalak %25ean murriztu behar izan ditu bere gas erreserbak.

Egoera, berez, larriegia ez baldin bazen, Repsol YPF korrupzio eskandalo baten murgildu da, enpresak Bolivian duen egoera larrituko duelarik horrek. YPFBko presidentea den Jorge Alvaradok aitortu zuen beala, Repsol YPFk Boliviatik petrolioa baimenik gabe ateratzeko dokumentuak eraldatu dituela pentsatzeko aztarnak daude. 230.000 petrolio kupel horien ustezko kontrabandoa dela eta Repsol YPFko ordezkaria preso hartu nahi zuten Boliviako agintariek. Repsol YPF-k salaketa hura ezeztatu egin zuen, baina hala ere, enpresaren agintari nagusiek espetxean eman zuten hainbat ordu.

Horrez gain, New York-eko burtsan egin beharreko anotazioan, zenbakiak puztu zituen Repsol YPF-k joan den urtarrilean. Petrolio-enpresak nahigabeko akatsa izan zela adierazi zuen, baina YPFB-ko presidenteak bestelako azalpena eman zuen: legediaren arabera Bolivia bere lurrazpiko hidrokarburo guztien jabe da. Multinazionalek ez dira hidrokarburoen jabe bilakatuko lurretik atera arte. Ondorioz, Repsol YPF-k ezin du burtsan anotatu Boliviako lurrazpiko erreserbak bereak bailiran; eta hori izan zen, hain zuzen ere, egin zuena, burtsan balioa handiagoa lortzeko asmoz.

Egoera berri honetan non aurkitu ditzakegu Repsol YPF-ren presioak? Izan ere, argi dago oraingoan haren kontra dauden interesak Boliviako gobernua bera dela. Kasu honetan Repsol YPF-k Espiniako gobernura jo du (edo emaitzak ikusirik hala gertatu dela uste dut nik): Evo Moralesek 2005ko abenduaren 19 irabazi zituen hauteskundeak eta handik aste gutxira Espainiara bidaiatu zuen Zapaterorekin elkarrizketa bat izateko. Zapaterok, Repsol YPF-k Boliviarekin zituen harreman txarrez jabeturik, herrialde hari barkatu zion Espainiarekiko zuen kanpo zorraren (100 milioi euroren) zati handi bat.

Honekin guztiarekin, Hegoaldearen eta Iparraldearen artean dagoen inkomunikazio larria agerian geratzen da. Edonork pentsa zezakeen ingurugiroa gehiegi kezkatzen ez zitzaiela petrolio enpresei, horrek harritzen ez duela uste dut nik, baina pertsonei emaniko tratuak benetan espantua sortzen dute. Nire aldetik, Repsol YPF-ri boikot egingo diot, baina nik neuk kotxea ez dudanez, sarean kritika hau eskegitzea erabaki dut (jakin badakidan arren jendeak ez diola gasolina erosteri utziko). Gobernuek, ikusi dudanez, ez dute deus egiteko asmorik, beraz, kontsumitzaileen esku dago kontua: baso amazonikoen milioika hektareaz ari gara! Animalien biziraupenaz! hamarnaka tribu indigenez! Hala ere, ezin progresu ekonomikoa geldiarazi eta ezin petroliorik gabeko bizimodua eroan gizarte industrializatu baten. Konponbidea: energia alternatiboak garatzea. Arazoa: Repsol YPF bezalako enpresei halakorik komeni ez zaiela.

miércoles, abril 26, 2006

Comisión Creel (recordando lecturas de Chomsky)

En 1916 comenzó todo lo relacionado con la retórica moderna, desde entonces hacer guerras sin el favor del pueblo se convirtió en un juego de niños, habiendo sido hasta entonces un tema algo escabroso.

Nos encontramos en Estados Unidos en el citado año, Woodrow Wilson había ganado las elecciones con el partido Paz sin victoria, bonito nombre verdad, mientras el mundo se agitaba en plena Primera Guerra Mundial. La población contemporánea era claramente pacifista, como cualquier persona que no tenga los niveles éticos radicalizados o haya sido influida por un agente externo a ella mediante sucias artimañas. Y yo me pregunto ¿Quién demonios puede desear la guerra? Ante tan inocente cuestión alguien me respondería sin temor a equivocarse: Pues parece ser que la administración Wilson la deseaba. Sí, le interesaba formar parte, bélicamente, de los aliados. Entre los que se encontraban Francia, Reino Unido, Rusia, Italia,... Llegado a este punto, recordemos que el pueblo estaba en contra de una posible intervención y Woodrow debió de pensar algo parecido a esto ¿Qué mejor manera hay de hacer una guerra que la de tener al pueblo de tu lado?. Y para ello crearon Creel. Seis meses tardó, esta comisión de propaganda gubernamental, en convertir a la población americana en belicista. Haciendo que todo lo que oliera a alemán fuera odiado, posibilitando así el genocidio.

Este sólo es el primer ejemplo. A lo largo de la historia la propaganda política ha ido aumentado en número y en sofisticación. ¿Quién no recuerda el famoso miedo rojo? Y que nadie dude de que se seguirá haciéndo.